Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 5 minutukoa eta 45 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Ingurumena - bizi ingurunea

Politikak bertutezko proiektu bat daramahirigintza alorrean eta espazioen kontsumoan. THPren helburua, beraz, natura, laborantza eta oihan espazioen kontsumoa azken 10 urteetan egin dena baino % 50etikgora murriztea da. Halatan, bada, lurraldearen 2/3 sailkatu dira horrela (Natura,laborantza eta oihan espazioak ((NLOE-ENAF) edo berdegune babestuak).

Informazio gehiago hirigintza atalean.

Horren osagarri, herriak ere antolakuntza ekintzak eta herritarrak ohartarazteko ekintzak emanditu plantan.

Leku handiagoa landareentzat

Itsas lizeoaren eta Larzabal kolegioaren aitzinean dagoen Eugène Corre karrikako aparkalekua belarreztatzea 2021ean eginzen eta arrakastatsu gertatu da alde guztietatik:

  • Ekologiaren aldetik: 650 m² zolek utzi diote irazgaitz izateari; horrela, euri ura lurrean hobe sartu eta euri uraren hodien sarea libratzen da, eta hiri inguruneko bero guneak murrizten dira ere.
  • Finantzen aldetik: eragiketa horretarako Aturri-Garona Ur Agentziaren 60 000€ko sostengua ukan dugu eta horrela berdindu da belarreztatze teknika horrek dakarren gainkostua.
  • Estetikaren aldetik: berdegune horiek oxigeno bafada ederra dakarkiote leku mineral eta artifizial horri.

Lehen eragiketa horrek adorea eman eta herriak erabaki du aparkaleku bat berregiteko garaian, ahal den guztietan horrela eginen dela; hala egin da Ravel kaiko aparkalekuan 2022ko uda hastapenean berriztatu dugularik.

Iezi euskal itsasbazterrarekinohartaraztea

Herria partzuergo berri batez lotu da IEZIEuskal Itsasbazterra elkartearekin (Ingurumenaren aldeko Ekimenen Zentro Iraunkorra), ingurumenaren aldeko ohartarazte jardunetan lagundua izateko; jarduera horiek noizbehinka eginen ditugu eskoletako edo aisialdi zentroetakohaurrekin  edo jende ororen artean ere.

Hemen dituzuagendako natura eta ingurumen jardunak!

Txirrindei leku!

Txirrindan doana kontrako norabidean ibil liteke bide horretan gehienez baimenduriko abiadura 30 kilometro ordukoa edo apalagoa bada soilik, Bideen Kodearen R 412-28-1 artikuluak hala erranik. Erabiltzaile gehienek gutxi ezagutzen duten arau hori gogora ekartzeko eta txirrindulariak eta auto gidariak ere segurtatzeko, herriak zolan eman du arau hori agerian.
Auto gidari horiek, emekiago ibil zaitezte!

Horrekin batera, ziburutarrek eta bisitariek txirrinda den erregintxoaren alde erakusten duten gero eta gustu biziagoa ikusi eta txirrindak aparkatzeko arkutxoak kokatu dituzte udal zerbitzuek han-hemenherrian zehar.

Hiriko garbitasuna

Arratoien aurkako borroka

Herriak urtean hiruzpalau arratoigabetze kanpaina antolatzen ditu urtero kanpoko sareetan. Horrez gain, urte osoan zehar, Ziburuko partikularrek eta enpresek urririk jaso dezakete arratoi-pozoiaherriko etxearen harlekuan.

Zigarreta muturren aurkako borroka

Partzuergo bat sinatu da Alcome, 2020ko otsailean aldarrikatu gehiegizko xahuketaren aurkako eta ekonomia zirkularraren aldeko Legearen ondorioz sortu zigarreta muturren kudeaketaz arduratzen den ekoerakundearekin. Ingurumenaren babesaren alde militatzen duten hainbat eragilek eta bereziki Surfrider Foundation, Tree6clopes edota ZéroWaste France elkarteek egin lobby lanaren bururapena da urraspide hori eta ekoizleei hondakin arriskutsuak edota suntsitzen gaitz diren hondakinak tratatzearen kostua ordainaraztea aurreikusten du. 
Xedea? 2027-2028rako leku publikoetan legez kanpo botatzen diren zigarreta muturren kopurua %40 murriztea.
Ziburun, orain arte zergapekook genuen kostu hori ordaintzen eta hemendik goiti Alcome ekoerakundeak hartuko du bere gain, urtean 10 000€ko kopuru finko batekin. 
Horren ordainez, herria prebentzio eta ohartarazte kanpainak egitera engaiatzen da, bai eta leku estrategikoetan hautsontziak kokatzera ere.

Herriak asmo handiak ditu proiektu horretan eta ziburutar orok parte hartuko duenaren esperantza du!

Basaki utzi hondakinenaurka

Gero eta oiheskeria gehiago ikustenda bilketa guneetan: etxe hondakinen zakuak edota traste handiak maizegi uztendira edukiontzien ondoan.

Euskal Hirigune Elkargoak hondakinak legezkanpo uztea zigortzearen alde deliberatu berri du. Bilketaguneetako edukiontzien ondoan hondakinak basaki uztea zigortzeko, bilketa zerbitzupublikoaren araudiak zigortze araudi bat du eta horren egiteko agindu berezia duten EHEaren langileek aplikatuko dute. Horrela, aurau hausleari ezarriko zaizkio basaki utzi hondakinak kentzeak eta lekuen garbitzeak dakartzaten gastuak.

Hona hemen Elkargo Kontseiluaren deliberamenduak ezarri kopuruak:

  • 1. tarifa: 70 € etxeko hondakinak/etxeko paketatze ontziak eta kartoiak horretarako lekuetan baina behar ez den eran uzteagatik (bilketa egun-orenak bete gabe uztea, hondakinak edukiontzien oinetan uztea, hondakinen sailkapena eta sailkatze aginduak bete gabe uztea)
  • 2. tarifa: 120 € egoki ez diren traste handiak* edo hondakin arriskutsuak* (*hondakindegietan utzi beharreko hondakin guztiak).

Gehiago jakiteko ziburuko hondakinen kudeaketari buruz
www.biltagarbi.fr

Ate aitzineko belarrak kentzea: jokabide ekoarduratsua!

Urtero, udaberria eta uda belarra espaloietan berriz ateratzeko garaiak ditugu, batez ere produktu fitosanitarioak, ingurumenerako eta gizakientzat ere arriskutsuak direnez, debekatuak izan direnez geroztik. 

Belar horiek zikin edota hondakin ez badira ere, anitz balira, espaloiaz eta leku publikoaz jabe litezke eta arrakalak eta zuloak eragin litzakete eta pasatzea eragotzi.

Horregatik behar dute herriak eta herritarrek elkarrekin aritu gure leku publikoak egoera onean atxikitzeko.

Izan ere, herri gehienetan bezala, Ziburu herriaren bide araudiak aurreikusten du ate aitzineko eta espaloiko belarren kentzea tokiko biztanleei dagokiela, ahal duten heinean.

Herriak, bere aldetik, uda orotan, bi sasoilari kontratatzen ditu eta sei langileri ematen die horren egiteko agindua, etalaneratzearen aldeko ADELI elkarteari egiten dio erregularki dei berelantaldeak indartzeko.

Marea ontziak hondartzetan

Ziburuko aisialdi harrerak daramatzan ingurumenaren aldeko ohartarazte eta heziketa jardunen harira, haurrek marea ontziak egin dituzte Recycl’Arte elkartearen laguntzaz, lixiba ontziak eta bilketako ekaiak baliatuz. 

Zokoako, gotorlekuko eta herri barneko hondartzetan kokatu dira eta nahi duenak balia ditzake, baliagarria eta gustagarria batera ditzan bere promenadan, itsasoak ekarri hondakinak bil eta hondartza sargian dagoen marea ontzian botaz

Antena errepikagailuak

Ziburun telefonia antenak kokatzeak sortu dituenkezketaz ohartu eta gardentasun gehiago ekarri nahi die herriak herritarrei.

Telefonia antenen 6 euskarri gune, gehienak pribatuak

2021eko maiatzaren 10ean, herriak telefonia mugigarriko hamar antena euskarri zerrendatu zituen herriko lurretan. Kopuru horretan ez dira sartzen hertziar euskarriak, telebista edo irratiantenak edota CEREMA erakunde publikoaren berezko komunikazioak, adibidez.
Hamar euskarri horiek 6 gunetan dira banaturik, haietan bat herriaren gune batean, Micé doktorearen karrikan kokatua dena; haren gainean, 2, 3 eta 4G euskarribat kokatu du SFR operadoreak. Gainerako euskarriak jabari pribatuetan dira kokatuak, hala nola Gurutze Sainduaren bidean kokaturik direnak, Frantzia Hegoaldeko Autobideen (ASF) jabegoaren barnean.
Zerrenda hori nornahik ikus dezake hemen: www.cartoradio.fr, antena erradioelektrikoen kokapenaren mapa egiten duen eta lurralde osoan diren uhinen eraginen neurriak eskaintzen dituen webgunean.

Eremu neurketen 7 eskari aurkeztu ditu herriak

Bide horretatik, jadanik kokaturik diren instalazioen eremu neurketetarako 7 eskari aurkeztu zizkion herriak frekuentzien nazio mailako agentziari.

Ikerketarako Nazio Agentziak Exem laborategia igorri zuen neurri horiek hartzera, maiatzaren hondarrean. Hots, frekuentzia bandaren gehienezko erreferentzia balioa metro bakoitzeko 27,5 voltekoa zen. Data horretan, azterketak erakutsi zigun Ziburun dugun eragin maila oso apala dela egun:

  •  Zokoako aisialdi zentroan: 0,33 V/m
  •  Bordagain dorrean: 0,19 V/m
  •  Camille Jullian plazan: 0,25 V/m
  •  Lannes plazan: 0,43 V/m
  •  Udal haurtzaindegian eta GEUZean: 0,18 V/m
  •  Erreka Zahar etorbidean: 1,33 V/m
  •  Erabilera anitzeko lekuan: 0,18 V/m

Emaitza zehatzak hemen ikus litezke: www.cartoradio.fr
Azterketa horri esker ezagun liteke T une batean dagoen eragin maila, baina azterketa hori urtero errepikatu beharko litzateke gune horietan, maila horien bilakaeraren jarraipena egin ahal izateko.

Herritarrek simulazio azterketa bat urririk eskatzeko aukera dute

Herriak gogora ekarri nahi dizue herritar orok eska dezakeela bere bizi lekuan dagoen uhinen eragina urririk neur diezaioten Frekuentzien Nazio Agentziari (FNA-AFNR), eskaria linean eginez honako webgune honetan: https://mesures.anfr.fr/. Aski zaizu hor «Partikularra zara» marka eta webguneak ematen dituen jarraibideei jarraitzea. 

Herria informatzeko dosierrak (HID-DIM)

Retrouvez ici tous les dossiers d’information mairie déposés par les opérateurs pour leurs nouvelles installations d’antennes relais ou pour la modification substantielle d’une antenne relais existante, depuis le 4 juillet 2020.