2017ko urtarrilaren lehenaz geroztik, Euskal Hirigune elkargo berriak du etxeko hondakinak eta antzekoak bildu, tratatu eta balioan ematearen ardura zuen ordez eta Bil ta Garbi Sindikatu Mistora lotu eta tratamenduaren eskumena haren esku uztea erabaki du.
Argibideak:
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 16:00etara
0800 64 20 14 (deia urririk telefono finko batetik)
Ziburun, gainestalki guztiak sailkatzen dira!
2022ko maiatzaren lehenaz geroztik, gainestalki eta paper guztiak sailka litezke; horrela errazago eta eraginkorrago gertatzen da sailkapena: jogurt eta esnegain gordineko poteak, aluminiozko edo poliestirenozko ontzitxoak, zakuttoak, paperak, plastikozko zaku eta filmak! Gainestalki horiek guztiak NAHAS-MAHAS bilduko dira zuen banakako ontzietan edo borondatezko ekarpen guneetan (BEG-PAV) horretarako kokatu ontzietan. Bukatu dira zaku horiak!
Gogoan atxiki dezagun hondakin onena egiten ez dena dela!
Informazio gehiagorako:
0800 64 20 14
infotri.sudpaysbasque@biltagarbi.fr
Hondakinak murrizteko bide guztiak Bil Ta Garbiren gunean dituzu azalduak!
Etxez etxeko bilketa
Zure hondakinak botatzeko banakako ontziak dituzu:
- Ontzi beltza, horretan etxe hondakinak utzi behar dituzu, ohiko zabor zakuetan;
- Ontzi horia, horretan birzikla litezkeenak (sailkatzekoak) botako dituzu, nahas-mahasean.
Zure ontziak jaso ez badituzu, bilketa zerbitzura dei egizu horien eskatzeko: 05 59 57 00 00 (7 zk.)
Honako bilketa egun hauek dituzue herri osoan:
- Ostegunetan: sailkatzekoak (ontzi horia)
- Ostiraletan: etxe hondakinak (ontzi beltza)
Ontziak bezperako gauean atera behar dira. Berinaren bilketa horretarako guneetan egiten da beti.
Jakin ezazu, horren osagarri, herri osoan zehar kokatzen ari direla etxe hondakinetarako eta sailkatzekoetarako borondatezko ekarpen guneak ere, nahi baduzu horiek balia ditzazun.
Bilketa borondatezko ekarpen guneen (BEG-PAV) bidez eginen dituzten bizitegiak
2022ko maiatzaz geroztik, meharregiak diren zenbait karriketan, non maiz gertatzen baitira pasatzeko eta maniobratzeko zailtasunak, karrika itsuetan edo bide pribatuetan, bai eta hondakingelarik ez duten eraikin kolektiboetan, ez da etxez etxeko bilketa eginen eta, horren ordez, borondatezko ekarpen guneetan (BEG-PAV) egin beharko da bilketa.
Araudia aldatu dela eta jadanik bilketa kamioiek debekatua dutenez gibelka egitea, aldatu behar da kamioien ibilbidea.
Horiek horrela, elkargoa hogeita hamar bat borondatezko ekarpen gune (BEG-PAV) kokatzen ari da, han-hemen, herrian zehar. Hala egin da hiri barnean, Zokoan, bai eta hondakingelarik ez duten eraikin kolektiboetan , hala nola Marinelan edota Zubiburun, adibidez.
Herriak, auzoak edertzeko eta bizi ingurunea hobetzeko, borondatezko ekarpen gune guztiak lurperatzeko hautua egin du, teknikoki egin baliteke (teknikoki ezinezkoa bada bakarrik hala egin ezean, aire zabaleko edo erdi lurperaturiko guneak eginen dira).
Zure hondakinak hurbilen duzun borondatezko ekarpen gunera ekarri behar dituzu:
- Etxeko hondakin arruntak ohiko hondakin zakuetan;
- Sailkatzekoak nahas-mahasean Euskal Elkargoak banatu dizun zarettoan.
Borondatezko ekarpen guneen bitartez antolatu karrikak (alfabetikoki):
- André Hiriart hiribidea
- Kaparozenea hiribidea
- Lebantenea hiribidea
- Florentino Goicoechea hiribidea
- Catherine Aguirre etorbidea
- Badiaren etorbidea
- Arradaren etorbidea
- Eskalaren etorbidea
- Passicot komandantearen etorbidea
- Jean Jaurès etorbidea
- Jean Poulou etorbidea
- Joseph Abeberry etorbidea
- Barikeneko bidea
- Gurutze Sainduko bidea
- Gurutzetako bidea
- Untxineko bidea
- Harritzarren bidea
- Iturritxoko bidea
- Elhorrien Borda
- Beñat Josie eskalera
- Aristide Bourousse karrika itsua
- Badiola karrika itsua
- Barikeneko karrika itsua
- Behereko karrika itsua
- Bigarren karrika itsua
- Txango karrika itsua
- Gurutze Gorriaren karrika itsua
- Errepikagailuko karrika itsua
- Hirugarren karrika itsua
- Jean Moulin karrika itsua
- Joseph Besselère karrika itsua
- Muskoa karrika itsua
- Novelty karrika itsua
- Okinetako karrika itsua
- Uharteko karrika itsua
- Uhartea karrika itsua
- Ur Zilo karrika itsua
- Eskalerako pasabidea
- Erdiko pasabidea
- Georges Masson pasabidea
- Raymond Virac pasabidea
- Camille Jullian plaza
- Auverniako Dorrearen plaza
- Frontoiko plaza
- Général Dominique Lannes jeneralaren plaza
- Joseph Arbiza plaza
- François Turnaco kaia
- Maurice Ravel kaia
- Pascal Elissalt kaia
- Erlaitzeko errepidea
- Briquet Baita karrika
- Galtzaburu karrika
- Iturriko karrika
- Liberazioaren karrika
- Marcel Vicendoritz eskalerako karrika
- Latsagiko karrika
- Itsasargiko karrika
- Semaforoko karrika
- Estefana Oyarzabal karrika
- Itholako bidea
- Jean Moulin karrika
- Jules Paquier karrika
- Louis Etcheverry karrika
- Pocalette karrika
- Ramiro Arrue karrika
- Rhin eta Danubio karrika
- Simone Menez karrika
- Korona baita karrika
- Evariste Baignol etxartea
- Pepeenea etxartea
Ene hondakindegiak
Euskal Hirigune elkargoak kudeatu 3 hondakin dituzu eskura Ziburutik.
Harremanetarako:
dechets.sudpaysbasque@communaute-paysbasque.fr
Urruñan
«Laburrenea», Etzan Borda bidea, Erlaitzeko errepidearen goialdean
0 800 64 2014
- Astelehenetik larunbatera: 8:30etik 17:45etara
- Ingandeetan: 9:00etatik 12:00etara
Donibane Lohizune
La FAPA – D307
05 59 51 25 98
- Astelehenetan: 9:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 18:00etara
- Asteartetik ostiralera: 14:00etatik 18:00etara
- Larunbatetan: 9:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 18:00etara
Hendaian
Txakamartegiko bidea
05 59 20 35 67
- Astelehenetik larunbatera: 8:30etik 17:45etara
- Igandeetan: 9:00etatik 12:00etara
Traste handiak eta hondakin berdeak
Traste handiak eta hondakin berdeak urririk utz litezke Laburreneko hondakindegian, astelehenetik larunbatera, 8:30etik 17:30era eta igandeetan 9:00etatik 12:00etara.
Partikularrek honako hauek ekar ditzakete:
- Hondakin berdeak
- Burdineria
- Traste handiak
- Egurra
- Bizigabeak/obra hondakinak
- Kartoia
- Frijitzeen olioa (partikularrek sortua soilik)
- Motoreei aldatu olioa (partikularrek sortua soilik)
- Etxetresna elektrikoak
- Hondakin bereziak: Produktu arriskutsuak (pintura, berniza, kolak, belar-pozoia, ongarriak, pestizidak, white spirit…), neon argiak, erradiografia zaharrak, tinta tutuak…
Traste handien (obra hondakinik ez) bilketa berezia egiten zaie hondakindegira ekartzerik ez dutenei, telefono honetan izena emanez gero: 0800 642 014, berantenaz bezperako eguerdia baino lehen::
- Bakoiti diren asteetako ostegunetan, Marinelan
- Bikoiti diren asteetako ostegunetan, herri barnean, Untxinen eta Zokoan