Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 3 minutukoa eta 31 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Webgunearen helgarritasuna

Ziburuko Herriko Etxearenengaiamendua

2005eko otsailaren 11ko Aukera Berdintasunari buruzko legearen 47.artikuluaren arabera, lineako komunikazioko zerbitzu publikoak denen eskura egonbehar dira.

Eskakizun horri ihardesteko Ziburuko Herriko Etxeak hainbat ekintza plantanezarri ditu:

  • Helgarritasun numerikoaren arduraduna izendatu du,
  • Mementoan bide orriaren finkatzen ari da lineako komunikazio zerbitzuen helgarritasuna hobetzeko, Helgarritasun Numerikorako Zenbait Urtetarako Eskemaren idazketaren bidez (laster prest),
  • Webgunea berritu du Helgarritasuna Hobetzeko Erreferentzial Orokorraren arabera ezartzeko. Hori da, hain zuzen ere, behereko adierazpena.

Ziburuko hautetsiek nahi izan dute Herriko Etxearen webgunea berregin herripilotu gisa parte hartuz Euskal Herrian plantan ezarri webguneen sortzeko mutualizazioproiektuan: Elgarwebproiektua.
Euskal Herriko Helgarritasunerako Herri Batzordeen / Herriarteko Batzordearensareko hautetsiek hautatu eta eraman proiektua da, helgarri diren webguneaksortzeko zailtasunei ihardesteko.

Hiru erronkak bideratu dute proiektu hori:

  • proiektu helgarria erabiltzaile bakoitzak molde autonomoan eskura dezan dauden argibideak;
  • ekodiseinatu proiektua, soiltasun energetikoa numerikoaren helburu nagusia baita;
  • proiektu solidarioa eta iraunkorra, nahi duen Euskal Herriko herri bakoitzari bere webgunea sortzeko parada emateko prezio apalean, eta horrela herritarrei informazio publikoa errazki eskuratzeko aukera emateko. 

Ziburuko webgunea da “Elgar” zigilua duen lehenbizikoa.

Helgarritasun Adierazpena

Ziburuko Herriko Etxea engaiatzen da lineako komunikazio zerbitzuakhelgarri egitea, 2005eko otsailaren 11ko 2005-102. legearen 47. artikuluarenarabera.
Helgarritasun adierazpen hau www.mairie-ciboure.fr webguneariaplikatzen zaio.

Arauen araberakotasun egoera

Ziburuko webgunea (www.mairie-ciboure.fr)Helgarritasunaren Hobetzeko Erreferentzial Orokorraren araberakoa da, HHEOren4.1 bertsioa.

Proben emaitza

2022ko agorrilaren 4an Access42 sozietateak egin araberakotasun ikuskatzeakerakutsi du webgunea arras HHEOren4.1. bertsioaren araberakoa dela.

Eduki eskuraezinak

Behereko zerrendako edukiak ez dira eskuragarri arrazoi hauengatik.

Salbuespenak neurriz kanpokokargarengatik

PDF edo PPTX (powerpoint) dokumentu eskuraezinak:

  • Ziburuko herriko aldizkariak. Harremanetan sartzeko parada bada dokumentuaren bertsio eskuragarria ukaiteko
  • PDF eskanatuak eta Haurtzaroa atalari dagozkion PDF dokumentuak. Harremanetan sartzeko parada bada dokumentuaren bertsio eskuragarria ukaiteko.
  • Auzoetako batzordeei dagozkien dokumentuak: auzoetako batzordeetako karriken izenak. Harremanetan sartzeko parada bada auzoetako batzordeen mugei buruzko argibideak ukaiteko.
  • Marinela eskolako proiektuaren sintesia. Harremanetan sartzeko parada bada dokumentuaren bertsio eskuragarria ukaiteko.
  • Herriko Kontseiluei dagozkien dokumentuak: PDF eskanatuak (dei gutunak, txostenak, agiriak...), PDF ez egituratuak (adib.: Herriko Kontseiluko araudia), PPTX ez egituratuak grafikoekin eta taulekin. Harremanetan sartzeko parada bada dokumentuaren bertsio eskuragarria ukaiteko.
    Arauen araberako agiri guziak (erabakiak, deliberoak) PDF eskanatuak dira, beraz, eskuraezinak, izenpetuak eta Estatuak transmitituak legezkotasun kontrol arrazoiengatik.

Helgarritasuna beharrezkoa ezduten edukiak

  • Proxy zerbitzu modulua arazo bat edo akats bat seinalatzeko, Arazo bat seinalatu orria. Harremanetan sartzeko parada bada arazo edo akats baten seinalatzeko.
  • Beste norbaitek eman PDF dokumentuak eta 2018ko irailaren 23a aitzin argitaratu bulegotika dokumentuak. Harremanetan sartzeko parada bada dokumentuaren bertsio eskuragarria ukaiteko.

Helgarritasun adierazpenarenfinkatzea

Adierazpen hau 2022ko agorrilaren 26an finkatu da.

Webgunea egiteko erabiliteknologiak

  • HTML5
  • CSS
  • JavaScript
  • Edukiak kudeatzeko Translucide sistema (CMS)

Helgarritasuna egiaztatzekoerabili erabiltzaile-agenteak, laguntza-teknologiak eta tresnak

Web orrien probak egin dira web-nabigatzaileen eta pantaila irakurleenkonbinazio hauekin:

  • Firefox 99.0 eta NVDA 2021.3;
  • Firefox 99.0 eta JAWS 2021;
  • Safari 15.0 eta VoiceOver (macOS Big 1.6 bertsioan);
  • Safari eta VoiceOver (iOS 15.4.1);
  • Chrome 100.0 eta TalkBack (Berezko Android 10).

Helgarritasunaren egiaztatzea eskuz egin proben emaitza da, tresnezlagundua (CSS orri dedikatuak, HeadingsMaps luzapenak eta WebDeveloper Toolbar,Color Contrast Analyser).

Araberakotasuna egiaztatu denwebguneko orrialdeak

Berriak eta harremana

Oroitarazi behar da 2005eko otsailaren 11ko legearen arabera:

Ahalmen urrikopertsonek urritasunaren ondorioen konpentsatzeko eskubidea dute, edozein izandadin urritasunaren jatorria eta izaera, haien adina edo bizimodua.

Ziburuko hiria engaiatzen da beharrezko neurrien hartzea ahalmen urrikopertsonek arrazoizko epean ukan ditzaten bilatu argibideak etafuntzionaltasunak, edukiak salbuespenekoak izan ala ez.

Ziburuko hiriak galdegiten die zailtasunak kausitzen dituzten pertsoneihelbide elektroniko honetara idaztea: communication@ciboure.fr aterabide bateskaintzeko gisan (aukera helgarria, argibideak eta edukia beste molde batean)

Errekurtsoak

Webgunearen eduki edo funtzionalitate baterako sartzea trabatzen dizunhelgarritasun akats bat kausitzen baldin baduzu, seinalatzen baldin badiguzueta ez baldin baduzu erantzunik ukaiten, Eskubideen Defendatzaileari dolamenakigor diezazkiokezu edo errekurtsoa galdatu.

Horretarako hainbat molde baduzu eskura:

  • harreman orria;
  • zure eskualdeko ordezkariaren edo ordezkarien zerrenda, beren harreman zuzenarekin;
  • telefono zenbaki bat: 09 69 39 00 00;
  • posta helbide bat: (gutuna dohainik, tinbrerik gabe):
    Le Défenseur des droits
    Libre réponse 71120
    75342 Paris CEDEX 07.