Ziburu Hiriaren hirigintza zerbitzua zuri adi duzu zeure administrazio urraspideetan orientatzeko:
- Goizetan, zuzenean hara joanez: 8:30-12:00
- Arratsaldeetan, hitzordua hartuz: 13:30 – 16:30
Hirigintza Zerbitzua:
Camille Jullian plaza
64500 Ziburu
05 59 47 92 86
service.urbanisme@mairiedeciboure.com
Zure hirigintza urraspideak
Hirigintza dosierra linean aurkeztea
Hirigintza agiria
Lanen aitzineko adierazpena
Eraikitze baimena
Antolaketarako baimena
Eraikitze edo antolatze baimen baten aldatze baimena
Suntsitze baimena
Eraikitze edo antolatze baimen baten eskualdaketa
Lanetarako zure laguntzak
Ondare eraikiaren hobetzeko laguntzak
Bizilekuen hobetzeko laguntzak euskal herriko ororen onerako programarekin (oop-pig)
Bizitegiaren energia zaharberritzerako, berriztapenerako edota egokitzapenerako laguntzak
Tokiko hirigintza planaren prestaketa
Zibururen THPa
Herri gobernua, 2020an osatu zenetik hona, lanean ari da honelako proiektu bat egiteko:
- Espazio gutxiago xahutuko duena
- Ziburutarrei bizitegiak eskuragarriago jarriko dizkiena
- Elkarteekin eta herritarrekin elkar aditze zabal batez ezarria
Lehen asmoa: bizitegien alorrean dauden legezko betebeharrei eta ziburutarren beharrei arrapostua ematea, betiere naturaguneak eta laborantza eta oihan lurrak babestuz.
Helburua, azken 10 urteotan baino % 50 lur gutxiago kontsumitzea.
Horren osagarri, lurraldearen 2/3 naturagune, laborantza edo oihan lur edota babespeko berdegune gisa izan dira sailkatuak, batez ere herriaren hegoaldea eta Bordagain muinoa, babestua izanen dena, guztiz gelditurik utzi gabe, halere, seinalatu du auzapezak.
Zenbait sektore hiritartzeko zona gisa seinalatu dira, bereziki Encan aldean edota autobidearen hegoaldean. Erne izanen gara herriaren bilakaeraren gainean eta Zibururen berezko bizi kalitatea zainduko dugu; gure erantzukizuna da
; hala engaiatu da auzapeza.
Hautetsiek gogora ekarri dute Zibururen ekonomia jarduna atxiki eta berrindartzeko helburua dutela; merkataritza lerroak zehaztu dira merkataritza jardunak koka edota manten daitezen laguntzeko herri barnean eta Ravel kaian, Marinela–Zubiburun, Zokoan eta Untxin aldean.
Bide beretik, herriaren portu izaera berresteko, Zokoako portua, Untxineko kaiak eta Errekoletoen penintsula portu alde gisa izan dira sailkatuak.
Bigarren asmoa: iritzi trukaketa zabala egitea
Udal taldeak, 2020ko uztailean osatu zenetik ekin zion THPari, egiazko iritzi trukaketa asmo zintzoarekin. Ingurumenaren babeserako eta bizi ingurunearen aldeko herriko elkarteak hertsiki lotuak izan dira THP proiektuari, banakako solasen bidez eta lan bilkuren bidez.
Horrez gain, bi bilkura publiko egin dira martxoan (bideomintzaldiz) eta uztailean jendeak bertaraturik; bilkura horietako elkarrizketak bereziki eraikitzaile izan dira (azkena bertaratuek txalotua ere izan baitzen; izan ere, herri gehienentzat jelosteko gisako zerbait!).
Elkar aditzearen kopuruak 2015az geroztik
- 41 prentsa artikulu
- 9 artikulu herri aldizkarian
- 2 orrialde herriaren eta EHEaren barne guneetan
- 3 erakusketa 2015, 2017 eta 2021ean hirigintza zerbitzuan kokaturik
- Argitalpen erregularrak Facebook Ville de Ciboure delakoan
- 6 prentsa ohar 2021eko urtarril-irail aldian bakarrik
- 6 lan tarte edo bilkura ingurumenaren babeserako tokiko elkarteekin
- 5 bilkura publiko, haietan bi 2021ean
- 70 idatzizko ekarpen
Tokiko Hirigintza Plan baten prestaketa: araudi etapa nagusiak gogora ditzagun
2014ko martxoaren 24ko ALUR Legeak bizitegiaren eskuratzeko eta hirigintza aldatu baterakoak herriarteko mailaren esku uzten du Tokiko Hirigintza Planaren asma eta aplikatzea. Ziburu Herriaren kasuan, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak du gaiaren gaineko eskumena. Ziburuko THParen gaineko informazio guztiak EHEren web atarian atzeman ditzakezu ere.
Ziburuko Herri Biltzarrak, 2015eko maiatzaren 20ko deliberamendu baten bidez erabaki zuen Tokiko Hirigintza Plan berria (pdf - 2Mo) prestatzeko agindua eman zuen, 2015eko urtarrilaren 27an Paueko Administrazio Auzitegiak 2013ko ekainean onartu Tokiko Hirigintza Plana ezabatu zuenez geroztik.
Hirigintzaren alorrean, egun, Herria Hirigintza Araudi Nazionala aplikatu beharrean dugu.
Euskal Hirigune Elkargoa, 2017ko urtarrilaren lehenean sortu zenez geroztik, THP alorrean eskudun da. Halatan, bada, Hirigintza Kodearen L.153-9 artikuluak dio herriarteko lankidetza erakundea eskubide osoz hartzen duela herriaren lekua (…) elkargoa sortu aitzin abiatu prozedurari loturiko egintza eta deliberamendu orotan […]
. THP horrek aukera emanen dio gure herriari Elkargo berriaren barnean ukanen duen garapenaren kudeaketa orekatua konprenitzeko eta 2005ean onartu zen eta 2014ko azaroan EHE berrikusten hasi zen Hego Lapurdiko Lurralde Koherentzia Eskemak (LuKE) ezarri orientabideei jarraitzeko.
Etorkizuneko Tokiko Hirigintza Planak herriari emanen dio heldu diren hamar urteotan lurralde antolamenduko bere politika gauzatzeko aukera, honako hauek kontuan hartuz:
- Garapen iraunkorraren jokagaiak,
- Hego Lapurdiko Elkargoa berrikusten ari den Lurralde Koherentzia Eskemaren (LuKE) orientabideak betetzea,
- Helburu berriak bizitegi lagunduen alorrean, oso beharturik den lurralde batean,
- Aplikatu behar diren arau berriak.
Egun, Tokiko Hirigintza Planaren bidez, udal gobernuak, bere herri proiektuaren barnean, herriaren bilakaera eta egokitzapenak proposatu nahi dizkie ziburutarrei eta erabiltzaileei, bizi ingurunea eta ongizatea hobetuz.
Ziburun, 2020ko uztailaz geroztik: prozedurari berriz ekitea
2020ko uztailean osatu zen udal talde berriak berriz ekin zion THParen prestaketari. Lurralde diagnostikoa eta ingurumen azterketa eguneratu dira, 2017 (azken eguneraketa) eta 2021 artean toki mailan gertatu diren bilakaerak kontuan hartzeko. Udal taldeak Antolaketa eta Garapen Iraunkorreko Proiektua (AGIP-PADD) aldatu nahi izan du ere -hori baita THParen zati politikoena- bere orientabideak sartzeko.
Gainera, talde berriak herritarrei gehiago aditu nahi ukan die: 2 bilkura publiko antolatu ditu EHEk, bat martxoan eta bestea uztailean, THP proiektua erabaki aitzin.
Lehen bilkura publikoa 2021eko martxoaren 5ean egin zen, bideomintzaldian, osasun testuinguruak hartara beharturik.
- Bilkuraren agiria telekarga (pdf - 287Ko)
- Bilkura aurkezteko euskarria telekarga (pdf - 4Mo)
- Lurralde diagnostikoa telekarga (pdf - 11Mo)
- Ingurumenaren hastapeneko egoera telekarga (pdf - 28Mo)
Gero, Antolaketa eta Garapen Iraunkorreko Proiektua Herri Biltzarrak eztabaidatu du, 2021eko martxoaren 25ean, eta gero Elkargo Kontseiluak, 2021eko apirilaren 10ean:
- Herri Biltzarraren 2021eko martxoaren 25eko AGIP-PADD eztabaidaren deliberamendua telekarga (pdf - 9Mo)
- Elkargo Kontseiluaren 2021eko apirilaren 10eko AGIP-PADD eztabaidaren deliberamendua telekarga (pdf - 407Ko)
- Herri eta Elkargo biltzar horietaneztabaidatu aurkezpen euskarria telekarga (pdf - 2Mo)
Bigarren bilkura publikoa 2021eko uztailaren 8an egin zen:
Hirigintza gaietan eskumena duen Euskal Hirigune Elkargoaren webgunea ikus ezazu.
2021eko iraila: galdeketa publikoaren aitzinean, hautetsiek aho batez onartu zuten proiektua
Aho batez eman du herri biltzarrak Ziburuko THParen aldeko iritzia, irailaren 23ko herri bilkuran. Aho batez ere bozkatu du Euskal Elkargoaren Kontseiluak (EHE baita gaian eskudun) THParen alde urriaren 2an.
Auzapezak, Herri Biltzarrean, THP proiektu hori labur aurkezteko egin dituen hitzak:
THPak datozen hamar urteotarako ezartzen ditu hiri garapen kontrolatu baterako eta baliabideetan, bereziki natura, laborantza eta oihan funts baliabideetan, xuhur baterako baldintzak. Halatan, bada, hiri ingurune berritua eskaintzea da asmoa, herritarrek bizilekuetan, lanpostuetan eta zerbitzuetan ukanen dituzten beharrei arrapostua emateko gai izanen dena. Hori guztia gure herriak dituen ondare, arkitektura eta paisaia ezaugarri ederrak agerian emanez.
2022ko maiatza: THP proiektuari buruzko galdeketa publikoa
Tokiko Hirigintza Planaren prestaketa proiektua Elkargo Kontseiluak erabaki zuen 2021eko urriaren 2an.
Honako helburu hauek ditu:
- Bizilekuen politika dinamikoari ekitea, hiri ingurune berritu eta kontrolatu batean, guztion beharrei erantzuteko gisan;
- Herriaren ekonomiaren dinamika azkartzea;
- Herria mugitze molde partekatuen leku bilakatzea, bilakaera soziodemografikoei erantzuna emanen dien hornikuntza eta zerbitzuen eskaintza eginez;
- Ondarearen eta natura baliabideen babesa herriaren nortasunaren ezaugarri izan dadila;
- Ura zaindu eta balioan ematea, natura aberastasuna baita eta herriko lurraldearen elementu egituratzailea.
2022ko martxoaren 8ko erabaki batez, Elkargoaren lehendakariak Ziburuko Tokiko Hirigintza Plana prestatzeko proiektuari buruzko galdeketa publikoa ireki zedila agindu zuen. Galdeketa publiko hori 2022ko apirilaren 4 asteleheneko goizeko bederatzietatik 2022ko maiatzaren 4 asteazkena arte, biak barne.
Pierre Laffore jauna, funtzio publikoaren erretretaduna izan da komisario galdetzaile izendatua, Paueko Administrazio Auzitegiaren lehendakariaren 2022ko otsailaren 25eko E22000021 erabakiaz. Komisario galdetzaileak aldeko iritzia eman du. Haren txostena hemen ikus liteke: Euskal Hirigune elkargoaren webgunea.
2022ko bigarren seihilekoan, Zibururen Tokiko Hirigintza Plana prestatzeko proiektua hari Loturiko Pertsona Publikoen eta Ingurumen Agintzaritzaren iritziak, jendeen oharrak eta komisario galdetzailearen txostena eta ondorioak kontuan hartzeko osatuko da eta, 2022 hondarrean, Euskal Hirigune Elkargo Kontseiluaren kideek onar dezaten aurkeztuko da, hirigintza eta plangintza alorrean eskumena duen agintaritza baita Elkargoa.
Informazioak Euskal Hirigune Elkargoari eska dakizkioke (Lurralde estrategiaren Zuzendaritzaorde nagusia): Marie Antigny-Huleux andrea, plangintza proiektuburua: m.antigny-huleux@communaute-paysbasque.fr.
Ondare hauta den gunea
Ondare hauta diren guneak ditugu hiri, herri edota auzoak dira zeinen begiratzea, zaharberritzea edota balioan ematea interes publikokoa baita historia aldetik, arkitektura aldetik, arkeologia aldetik, artearen aldetik edota paisaiaren aldetik.
Hiri, herri edo auzo horiekin osotasun koherentea osatzen duten edo haien begiratzen edota balioan ematen lagun dezaketen baserrialdeak edota paisaiak ere sailka litezke gisa berean. 860tik gora ondare gune hauta dira hiri barneak (Marseilla, Bordele), auzoak (Angulema, Guérande) edo herrixkak (Saint-Benoît-du-Sault, Saint-Aignan-sur-Cher) ukitzen dituztenak.
Ziburu hiriaren zenbait auzo ondare hauta izan da sailkatua 2007an; hala izan ziren, adibidez, hiri barnea, Zokoa, Gurutze Zuria, Bordagain, etab. Ikus hemen beherean plano orokorra telekarga bidez).
Zein eragin ditu “ondare gune hauta” gisa sailkatua izateak»?
- Hirigintza dokumentuak zehazterakoan hori kontuan hartu behar izatea;
- Frantziako Eraikinen (Bâtiments de France) arkitektoaren txostena ondare gune hauta baten eremuan dauden eraikinetan lanak egiteko;
- Zerga abantailen eta laguntzen aukera lanetarako.
Egun baliodun diren 2007ko ekaineko dokumentuak hemen atzeman ditzakezu:
- AHPOB-ZPPAUParen araudia – 2007ko ekaina (pdf - 995Ko)
- AHPOB-ZPPAUParen plano orokorra – 2007ko ekaina (pdf - 606Ko)
- AHPOB-ZPPAUParen hiri barneko sektorearen planoa – 2007ko ekaina (pdf - 622Ko)Règlement de la ZPPAUP – juin 2007 (pdf - 995Ko)
Encan auzoa
Gerora Antolatzeko Zona (GAZ-ZAD) prozedurak eremu bat zedarritzen du, zeinean eraikiriko edota eraiki gabeko lurrak lehentasunez erosteko eskubidea ezarri baita, oraindik zehazteke den egitaraua duen antolaketa eragiketa bat egiteko.
Asmo horrekin sortu da Ziburun Encan aldeko GAZ eremua. Auzo horren biziberritzea udal taldeak daraman hiri berritzearen lehentasunezko gidalerroa da eta Euskal Herriko Lurren Tokiko Erakunde Publikoak lagunduko du.
Horrez gain, herriak antolaketa eragiketa horren elkargo-interesa onar dezan eskatu dio Euskal Elkargoari, EHEk bere gain hartu ahal dezan, prozedura berezi batez.
- Encan aldearen GAZ-ZADaren aurkezpena – 2016ko apirilaren 21eko bilkura publikoa (pdf - 2Mo)
- Encan aldearen GAZ-ZADaren sortze agindua (pdf - 438Ko)
- Encan aldearen GAZ-ZADaren eremuaren kadastra planoa (pdf - 2Mo)
- 2016-12-13ko Herri Biltzarraren bilkura – Encan aldearen GAZ-ZADaren deliberamendua: lehentasunez erosteko eskubidea Euskal Herriko Lurren Tokiko Erakunde Publikoaren esku uztea 3. guneari dagokionean (pdf - 1Mo)
- 2020ko urtarrilaren 7ko herri biltzarraren bilkura: elkargo-interesari buruz (pdf - 900Ko)