ZIBURU HARTU LIBURU HASI BAINO LEHEN...
Ekainaren 13tik 20ra
Ziburuko ikasleak gazteendako liburuen idazleak ezagutzera gomitatuak izanen dira!
Ikasturte hondar honetan, Ziburuko eskoletako ikasleei lurraldeko idazleekin une berezi bat partekatzea proposatuko diegu. Haien liburuak ezagutzeko eta liburuari dagozkion lanbideei buruz trukatzeko aukera ukanen dute.
Horrela, topatzen ahalko dituzte Lucile Placin, besteak beste “Capricieuse” (mainontzia) eta “Les mondes de Coco” (Cocoren munduak) obren idazle-irudigilea; Eider Eibar, irudigile eta euskarazko eduki digitalezko sortzaile; eta Christelle Dierickx, Donibane Lohizuneko Le 5ème art dendako liburu saltzaile, liburuaren katea aurkezteko.
Ekainaren 19tik, asteazkena, uztailaren 20ra, larunbata
Mediateken sarearen Bookface desafioa
Mediateken sareak desafio bat botatzen dizue! Zuen mediatekako langileek gogo handiz apailatutako obra hautaketa batetik abiatuz, perspektibekin eta liburuetako azalekin jolastu argazkirik hoberena proposatzeko, etxean, mediatekan edo kanpoan!
- Ondotik, argazkiak zuen mediateketan aurkeztuak izanen dira irailetik goiti!
- Lekua: Nahi duzuen lekuan
- Publikoa: Denentzat
ZIBURU HARTU LIBURU!
Ekainaren 26a, asteazkena, 15:00etan eta
19:00etan
Añaren historia konta iezadazu
Maddi Zubeldiak eta Ixabel Milletek Añaren historia ezagutzera gomitatzen zaituztete, 1951ko abenduan sortu zenetik Ziburutarrei aurkeztua izan arte, 2024ko Bixintxoko bestetan! Zatozte familia artean Aña eta bere urpeko lagunen gorabeherak entzutera!
Arratsaldean, zatozte gustuan jartzera gure etzaulki erosoetan Ithurri Baitan, eta zuen gogoa eskapatzera utzi!
Eta arratsean, Passeur itsasontzira igo zaitezte, literatura-espedizio baterako badiaren bihotzean!
- 15:00etan Ithurri Baitako lorategian eta 19:00etan Passeur itsasontziaren bornuan, Larraldeniatik abiatuz
- Denentzat, 5 urtetik goiti
- Frantsesez eta euskaraz
- Izena eman behar Kultura, ondarea eta elkarte bizitza zerbitzuaren aldean
Uztailaren 2a, asteartea, 19:00etan
Irakurketa-ibilaldia Libreplume elkartearekin
Egunaren bukaeran, Libreplume elkarteak Kirol Zelaira eramanen zaituzte kirola eta jokoak gaiaren inguruko irakurketa-ibilaldi baterako. Ipuin kontalariak segitu lasai, literatura- eta kirol-ibilaldian zehar, Urdazuri bazterreko berdegune zoragarri honen erdian.
- Kirol Zelaiko jostalekua
- Denentzat
- Frantsesez eta euskaraz
- Izena eman behar Kultura, ondarea eta elkarte bizitza zerbitzuaren aldean
Uztailaren 3a, asteazkena, 10:00-12:00 eta 14:00-16:00
Ziburuko liburu-kutxa berria apain ezazue!
Berri ona! Ziburuko hiriak Gurutze Saindu auzotegiko telefonotegi zaharra liburu-kutxa bihurtzen du! Yoanna Diaz artistak denen esku ezarritako toki berri hori elkarrekin apaintzera gomitatzen zaituzte, tailer parte hartzaile baten denboran.
Zatozte bazter utzitako toki honi bizi berria eta koloreak ematera!
- Zaldi Xurito hiribideko aparkalekua
- Denentzat
- Frantsesez
- Izena ematea gomendatua Kultura, ondarea eta elkarte bizitza zerbitzuaren aldean
Uztailaren 9, 10 eta 11, 9:30-13:00 :
Liburutegi-ibiltaria
zuen auzotegian jartzen da!
Mediateka zuengana dator Ziburuko auzotegietan. Irakurtzeko gune iragankorrak antolatuak izanen dira eta, goiz osoan zehar, liburu eta joko ugari kontsultagarri izanen dira lekuan berean. Eta auzotegi bakoitzak ukanen du bere berezitasuna! Egun guziez, sormen ateleriak eskainiko dizue Ciboure Cité d’Artistes elkarteak.
Uztailaren 9a, asteartea
Joko ugari proposatzeko goiz osoan Koxe Basurco karrikan plantatuko da L’Atelier de Bidache, elkarte ludoteka!
- Zubiburu
- Denentzat
- Urririk
Uztailaren 10a, asteazkena :
Lehen
haurtzaroari eskainitako goiza
9:30ean eta 10:30ean, ttipi-ttipiek baita handiagoek ere “Jardin de Jules” elkarteko Géraldine Coursanen ipuinak entzuteko aukera izanen dute, gorputzaren gaiaren inguruan. Eta irakurketen ondotik, haurrek eskulan tailer batean parte hartzen ahalko dute.
- Marinela auzotegia
- Denentzat
- Urririk
Uztailaren 11, osteguna
Mediateka harea gainean jarriko da: etzaulkiak, liburuak, jokoak izanen dira zuen zain Zokoako hondartzan, oinak urean eta burua ipuinetan ibiltzeko!
- Zokoako hondartza
- Denentzat
- Urririk
Uztailaren 16a, asteartea, eta 19a, ostirala,10:00etatik 12:00etara
Hondartza iguzkitsuek eta itsaskiak zuen zain izanen dituzue Donibane Lohizune eta Ziburuko mediatekak eskaini irakurketa saio hauen karietara.
Oporretako istorioak entzungai izanen dituzue Errekoletak komentu ohiaren barnean atzemanen duzuen « Denak hondartzara » erakusketaren bihotzean ibiliz.
Haien ahaideekin partekatuko duten karta postala sortuz, haien ametsetako hondartza ondotik irudikatzeko parada eskainia, gazteenek ideia berriak ukan ditzaten.
- Les Récollets - Errekoletoak AOIZ
- Denentzat
- Izena eman behar Les Récollets - Errekoletoak AOIZaren aldean
- 05 54 81 07 40
Uztailaren 17a, asteazkena, 15:00-20:00
Jaialdiaren bururatzea Untxinen
2024ko edizioa molde ederrean bururatzeko, Koxe Arbiza plazak kanpaleku itxura hartuko du, etzaulkiekin eta karabanekin!
Abernuncio konpainia plazan jarriko da 15:00etatik 19:00etara eta 30 minutuko soinu eta antzerki esperientzia batean murgiltzea proposatuko dizue! Hasteko, aire zabaleko igurikagela batean, bizi-ipuinak eta sekretuak entzun itzazue. Gero, argazki kabina itxurako karabana ttipi honetan sar zaitezte, frantses hizkuntzaren erran-molde herrikoi, irudizko eta poetikoen inguruko lekukotasunak ezagutzeko: faire le joli cœur (bihotz politarena egin), être vent debout (haize kontra izan), perdre le nord (iparra galdu), s’en pourlécher les babines (ezpainak milikatu)…
Libreplume elkartea eta beste kirol-elkarte batzuk ere plazan egonen dira kirol- eta literatura-desafioak proposatzeko. Kirola eta irakurketa, denentzat dira: orduan zatozte buruz buruka aritzea eta erronkak altxatzea, izerdiz blai ipuinak entzuteko eta irri egiteko!
Biziki koloretsua izanen den arratsaldea osatzeko, La Grande Illusion liburu saltegia berriz etorriko da. Bere karabana irrati estudio bihurtuko du tailer batzuk proposatzeko: zatozte soinu-posta kartak sortzera edo kirol berri emaile gisa aritzeko lehen urratsetan trebatzera!
Gurekin bil zaitezte arratsalde osoan kirolez eta olerkiaz gozatzera eta, batez ere, denok elkarrekin jolastera!
- Koxe Arbiza plaza
- Denentzat
- Urririk
Argibideak eta izen emateak
Egitarauan sartutako ekitaldi guziak urririk dira.
- Kultura, Ondarea eta Elkarte bizitza zerbitzua: 06 10 75 45 61 / animations@mairiedeciboure.com
- Mediateka: 05 59 47 12 93 / mediatheque@mairiedeciboure.com