Xaltaian Best #6!

Sailak/Tags
raz

Xaltaian Best jaialdia berriz etorriko da 2026an seigarren edizio baterako betiko izpirituarekin: besta giroko hitzordua, musika aniztasunari buruz irekia eta itzulia. Bi gaualdi osagarriren inguruan pentsatua, publiko guziak une goxo bat partekatzera gomitatuko ditu uda hastapenean.

Xaltaian Best jaialdia berriz etorriko da 2026an!

Ekainaren 12an, Zokoko Koxe Arbiza plazak bidaia eta nahasketaren lelopean antolaturiko gaualdia aterpetuko du. TikTara taldeak birmoldaturiko Latinoamerikako soinuen eta Gaitistaneko Orkestraren mundu bereziaren artean, publikoa mugarik gabeko musika-paisaietan gaindi ibiliko da.

Ekainaren 13an, pilota plaza berotuko da egitarau elektrikoarekin: Lie Detectors taldearen rockak, Niña Coyote eta Chico Tornado bikotearen indarrak eta Xiberoots taldearen reggae dardara engaiatuek besta giroko gaualdi elektrikoa eskainiko digute.

Xaltaian Best topaketa, ezagutza eta partekatze hitzordu nagusi gisa agertzen da berriz ere! 

Urririk eta denei irekia !

Programan! 

12/06 ★ KOXE ARBIZA PLAZA ★ 20:00

  • 20:00 - Gaitistaneko Orkestra
  • 21:30 - Tiktara

13/06 ★ PILOTA PLAZA ★ 20:00 

  • 20:00 - Lie Detectors
  • 22:00 - Niña Coyote eta Chico Tornado
  • 23:45 - Xiberoots