Xaltaian Best #3 !

Sailak/Tags
raz
Xaltaian Best musika festibala Ziburun sortu zen, 2021. urtean : badira 3 urte festibala lurraldeko musika jeinuak agerian ematen ari dela, 3 urte ziburutarrak hemengo eta haratagoko musiken inguruan elkartzen direla herriko karriketan, 3 urte Xaltaian Best Ziburu mugiarazten ari dela!  

Irekitze arrats saioan, festibalak Koxe Arbiza plaza dardar eta argiz beteko du, Zortzi eta Ixaberen rock eta folk soinuekin lehenik, eta gero Deabru Beltzak konpainiaren emanaldi piroteknikoarekin, argiz beteriko ikuskizunarekin: « Les Tambours de Feu » !

Larunbatean, herri frontoira, ingeles eta euskal azentuak dituen arrats saio batera: Kraft eta Honky Tonky Trio izanen dira arrats saioaren irekitzaileak, eta gero Gernikako Gatibu talde mitikoari utziko diote lekua; bururatzeko, Itzaletan Sua DJaren erritmo eroak.

Beti bezala, urririk eta herrikoi, festibalak aitzin jarraitzen du Ziburuko karriketan barne, herritarrekin talde giroko aldi atseginen partekatzeko!

9/06 ★ Place Koxe Arbiza ★ 20:00
20:00 : Zortzi
21:30 : Ixabe
22:45 : Deabru Beltzak

10/06 ★ Fronton municipal ★ 19:30
19:30 : Kraft
21:00 : Honky Tonky Trio
22:30 : Gatibu
00:30 : DJ Itzaletan Sua