Urdin konpainiaren
sorkuntza egonaldia

Sailak/Tags
raz

2023ko Urriaren 23tik 29ra, URDIN konpainiari harrera eskainiko dio Ziburu Herriak, erabilera anitzeko eremuan, aste batez sorkuntza egonaldi bat buru dezan.


Euskal Hirigune Elkargoak laguntza ekartzen dio konpainiari « Je ne suis pas de celles qui meurent de chagrin » (« ez naiz bihozminez hiltzen direnetakoa ») bere ikuskizuna sortzeko.

Kultura bitartekaritza egitasmo bat eramateko, joan den urtarrilean, lehen elkarlan kausitu baten ondotik, kalitatezko proposamen artistiko bat bere lurraldean berriz hartzen du poztasun handienarekin Ziburu Hiriak.
Igurikatzen duen emazten baten lekukoa da eraikitzen ari diren ikuskizun hau. Harekin igurikatzen dugu, itsasoari begira, eta haren zorakeriak, haren engaiamenduak eta haren bakartasunak partekatzen ditugu, erresakak kulunkaturik. Marinel baten emaztea dugu Hura. Egun guziez, zamaontziek portuan egin joan-jinak behatzen ditu eta bizitzen entseatzen da mugimenduei aurre eginez: haren senarrarenak, ontzienak, uhainenak, haren egunerokoa erritmatzen duten lurreko bizitzaren zalantzak.

Juliet Darremont-Marsaud taula zuzendariak, Méta Poitiers Akitania Berriko Zentro Dramatikoak sostengaturik, zuzentzen du URDIN konpainia.

Ziburuko portuan arrantzale zituzten senar, anaia edo semeen emazteekin aitzinetik bildu ondotik burutua da sorkuntza egonaldi hau. 

  • Egonaldi ateratze publikoa urriaren 27an, ostiralean, 19:00etan.
  • Erabilera anitzeko eremua