Txotxongilo erraldoia sor dezagun 2024ko Bixintxorako

©LUC MEDRINAL

Sailak/Tags
raz

2023ko urtarrilaren 20an, Ziburu Hiriak Bixintxoko herriko Besten irekitze ofiziala antolatu zuen lehen aldikotz. Irekitze hau aitzin, eskoletako haurrek eta Marinelak Danborradak desfilea egin zuten.

Lehen edizio honek bildutako arrakastak bultzaturik, hiriak ekitaldia aberasteko erabakia hartu du, ekitaldia saihetsezina bihurtzeko. Horretarako biztanleak gomitatzen ditu prestaketa lanetan aktiboki parte hartzera eta KiLiKA elkartearekin elkarlanean ari da proiektu parte hartzailea sortzeko.

Egitasmo elkarretaratzaile honen xedea izanen da hiria irudikatuko duen txotxongilo erraldoi bat sortzea. Musikak lagundurik ibiliko da, ziburutarrekin batera, 2024ko urtarrilaren 19an, bestak hasiko diren gaualdian, Marinelak Danborradak zuzendutako eskoletako Danborradak lagundurik.
Hiriko pertsonalitate batzuek (hiriko eskoletako zuzendariak, elkarteetako kideak, Euskal Kultur Erakundea, Arte eta Historia Herria, etab.) osatu lan talde batek maiatzetik aitzina dihardute, txotxongiloak haragiztatuko duen pertsonaia zehazten.

Denei, gazteenetatik zaharrenetara, bakarka, adiskide edo familia artean, irekia izanen zaizkien tailer parte hartzaileen bidez burutuko da txotxongiloaren sortze plastikoa. Halaber, argazki erakusketa ibiltari bat antolatua izanen da KiLiKA konpainiak eramandako lana erakusteko. 

Horrela, lehen ekintza bat egina izan da ekain hastapenean, Marinela eskolan, non KiLiKA konpainia jarri zen sorkuntza egonaldi baterako. Eskolako eta aisialdi zentroko haurrak, baita publiko zabala ere, lehen ezagutza tailerrera gomitatuak izan ziren.   

Erakusketa ibiltaria

Erakusketak KiLiKA konpainiak Baionan garatutako proiektu baten karietara eramandako lana erakusten du. Ikusgai izanen da: 

  • Irailaren 25etik, astelehena, urriaren 10ra, asteazkena: Marinela eskolaren parean
  • Urriaren 11tik, osteguna, 20ra, ostirala: Camille Julian plazan, Herriko Etxearen parean
  •   Urriaren 23tik, astelehena, azaroaren 6ra, ostirala: Kirol Zelaian  

Txotxongiloa sortzeko tailerrak

Tailer horiek txotxongilo erraldoia sortu nahi duten ziburutar guziei irekia zaie. Hitzordu bat edo gehiagora joan zaitezke: 

  • Urriaren 30etik, astelehena, azaroaren 5era, igandea, 10:00 - 12:30 eta 14:00 - 18:00 
  • Azaroaren 12, 19, 26an, abenduaren 3, 10, 17antik, igandeak, 10:00 - 12:30 eta 14:00 - 18:00

Equinoxe lokal zaharrean, Aristide Bourousse karrikan

Urririk - Bakoitzak nahi duen prezioan.

Parte hartu materiala emanez

Txotxongiloa sortzeko, hiriak material bilketa bat abiatu du

  • Plastiko zuri edo koloreko esne botila 
  • Plastikozko ur botila handi eta ttipiak, loditxoak, gardenak eta kolorezkoak
  • Edozein ontziren plastikozko tapak
  • Sardina ontziak
  • Plastikozko, oihalezko, zetazko edo artilezko eskularruak
  • Soinketa edo kanpatze tapizak
  • Urdin, berde, ubel, hori edo beste koloreko ehunak (muselina, tul, mantelina, erridau, etab.)
  • Itsasontzietako bela sintetikoak
  • Sokatxo sintetikoak
  • Burdin hari lodia eta, ahalaz, plastikoz estalia, hala nola burdin hesia estekatzeko erabiltzen den haria
  • Tindu akriliko ontzi hondarra (urdin, berde, hori eta beste, salbu grisa)
  • Silikona edo mastika akriliko ontzi hondarra, gehienetan bainugelan edo sukaldean erabiltzen dena
  • Zetazko papera edo Japoniako papera
  • Ureztatzeko hodi zaharra
  • Janzkiak biltzeko maletak
  • Plastikozko tutuak (elektrika, ura)

Etxean holakorik baldin baduzu, Hezkuntza, haurtzaro, gazteria eta kirol zerbitzuko harlekuan uztera gomitatzen zaitugu, Camille Julian plazan, astelehen eta ostegunetan 13:15etik 17:00etara, astearte, asteazken eta ostiraletan 8:15etik 12:00etara eta  13:15etik 17:00etara.

Milesker bero bat!