SINFONIA FAMILIA ARTEAN 
IPARRALDEKO ORKESTRA

Sailak/Tags

Orchestre du Pays Basque – Iparraldeko Orkestrarekin burutu bigarren lankidetza aldi honetan, alaitasun eta freskotasun haize batek ufatuko du Ziburu hirian!

Leopold Mozart, Wolfgang famatuaren aitak sortu jostailuen Sinfoniarekin hasiko da gaualdia. Haurrengan duen arrakastaz beterik, leku ederra uzten die, antzerki poetiko eta jostagarri honek danbolinei, kukuei, xoriei, jostailuei eta eguneroko beste objektuei. Wolfgang Amadeus Mozarten Adarrerako 3. Concertoarekin segituko du emanaldiak, Georges Bizet-ek molde ezin onean musikatu duen L’Arlésienne Alphonse Daudet-en obra famatuarekin bukatuko da.

Familia artean partekatzeko gaualdia. 

  • 2024ko martxoaren 23an larrunbata
  • 20:00 
  • Prezio betea: 26 € / Betea aitzin salmentan: 20 € 
  • Prezio apaldua: 15 € / Apaldua aitzin salmentan: 10 € 
  • Urririk 22 urte pekoentzat 

Lekuak atxikitzeko