Hurbil gaitezen baina zertarako?
Bi akrobata orekan egoten dira ohol lodi baten gainean, hirugarren pertsonaia batek soinuak hartzen dituen bitartean. Ohol taularen gain-gainean, akrobata bikotea kontrapisu jokoan aritzen da, sekretu, txiste, eta pentsamendu menturazkoak trukatuz.
Hurbil gaitezen denbora hartzeko hitzordu bat da, gomita bat, gure burua paregabekotzat edukitzeko parada. Paregabea eta xumea. Paregabea eta arrunta. Paregabea eta irrigarria. Nehor ez da ordezkaezina, beraz denak gara funtsezkoak.
Ereserba