Nerabeentzako zinema proiektua

Sailak/Tags
raz
Zinearen munduan murgiltzea eskaintzen die Ziburu herriak 10 eta 15 urte arteko 12 haurri, profesional batzuen laguntzarekin laburmetraia zuzenduz.

2 asteko murgiltzea zinegintzako unibertsoan

Urte bukaerako beste programazioan sartua delarik 7. arteari leku ederra uztea, laburmetrai bat sortzen ikasteko gai honetaz jabetzea eskaintzen die 10 eta 15 urte arteko haurri hiriak. Uztailaren 22tik agorrilaren 2ra, 9:00etatik 12 :30etara eta 14 :00etatik 17:30etara, gomita luzatua zaie haur eta nerabe batzuei Marinelako eskola eta aisialdi guneko aretoetara, sekulako ikastaldi horretan parte har dezaten.

Lekuen kopurua mugatua eta proiektua kolektiboa eta handinahia izanik, ezinbestekoa da haurrak hitzar daitezen ikastaldi osoan parte hartzera. 

Xedea: Añaren inguruan laburmetraia sortzea

Abentura zinematogerafiko honetan:

  • Donibane Lohizuneko Le Select zinemaren bisita;
  • Zinemaren istorio ttipi bat eta begirada berezia Ipar Euskal Herriko zinegintzari buruz, hainbat laburmetrairen bitartez;
  • Film edo laburmetrai baten errealizazioaren urrats desberdinen eta zinemako lanbide desberdinen aurkezpena;
  • Laburmetrai baten errealizazioa zuzendari profesional batekin: gidoia, irudi mugatzea, filmaketa… Ziburun, azken Bixintxoko besten karietara eta herritarrek, KiLiKA konpainiaren laguntzarekin kolektiboki sortu Aña pertsonaiaren gaiaren inguruan. Hiriaren eta honen ondareen  ikur berri honek honela, gidoia idazteko lan oinarria osatuko du.

Zinemaren gibelaldea, honen lanbideak eta osagaiak ezagutzen ahalko dituzte honela haurrek: klapetik soinu hagaraino, janzkiak, makillajeak, soinu efektuetatik iraganez!

Hiriaren hizkuntza aberastasuna agerian ezarriko du ere proposamen honek: frantsesera eta euskara nahasiko dira laburmetrai horretan. Nagusiki frantseseraz proposatuko zaizkie ateleriak haurrei baina eskuhartzaile elebidunak euskaraz hitz egin dezake nahi dutenekin. 

Proiektu kolektibo eta bateratzailea gazteentzat

Publiko guziei, besteak beste gazteriari, zuzendu proiektu artistikoak proposatzeko herriko etxeak duen nahikeriatik dator proiektu hau. Herriko zerbitzuek honela lankidetza hertsian lan egiten dute, eskolaldi eta eskolaldiaren inguruko denboraldietan burutu ekintzekin bat egiten duen programazioa eskaintzeko.

Haien autonomia lortzea, munduari irekitzea eta haien jujamenduari aurkeztua izanen zaionari begirada zorrotza ekartzea eta izpiritu kritikoa garatzea laguntzeko herriko etxeak duen xedeari lotzen zaio lehenik eta behin kolektiboa den proiektu hau.

Publiko zabalari urte bukaerako ospakizunen garaian erakutsia izanen zaio laburmetrai hori.

Agorrilaren 25ean, pilota plazan, aire libreko zinema saioaren lehen partean emana izanen da ere!