ARGIBIDE PRAKTIKOAK :
Eguberriko ekitaldi guziak urririk dira.
Hitzordu guzien denboran, jateko zerbaitxo eta edatekoa eskainia izanen zaizue pilota plazako karpan eta erabilera anitzeko gelan!
Nola erreserbatu?
Telefonoz: 06 10 75 45 61
Mezu elektronikoz: animations@mairiedeciboure.com
Linean: https://billetterie-ciboure.mapado.com/
Kultura, ondarea eta elkarte bizitzaren zerbitzua non eta nola aurkitu?
Asteartetik ostiralera: 08:15-12:00
Camille Jullian plaza
Denak Batean eraikina 2. solairua
64500 Ziburu
AMESTEKO ETA LILURATZEKO IKUSGARRIAK !
Abenduaren 9a, ostirala, 19:30
Senpereko Elirale konpainiaren O! ikusgarria
dantzariarekin.
Koreografia poetiko eta fin horrek bidaiaraziko eta liluratuko zaituzte, itzal eta argi artean, euskarazko kantu batzuek lagundurik.
Itsaso-amildegia eta zeru izartsuaren arteko zentzumenen bidaia.
- Erabilera anitzeko gela
- 3 urtetik goiti
- Euskarazko kantuak
- Izena eman behar
Abenduaren 13a, asteartea, 19:30
Bordeleko Julie Teuf-ek zuzendutako Peter Pan ikusgarria
Ongi etorri Sekula Betiko lurraldera! Haurtzaroko ametsen fantasia, goxotasuna eta sekulako askatasunarekin, Julie Teuf-ek James Matthew Barrie-ren obra famatua jeinu handiz taularatu du.
Peter Pan, Wendy, Txilintxo eta Kako-oker kapitain ikaragarria daude zuen zain pilota plazako karpan, malezia, umore eta zirraraz beteriko ikusgarri baterako.
Handitzeko zein haurtzaroko ametsetan murgiltzeko gomita.
- Pilota plazako karpa
- 6 urtetik goiti
- Frantsesez
- Izena eman behar
Abenduaren 16a, ostirala, 18:00
Ziburu Euskaldun eta Kaskarotenea ikastolaren Olentzeroren ibilaldia
Ziburu Euskaldun eta Kaskarotenea ikastolak gomitatzen zaituztete abenduaren 16an, 18:00etatik goiti, Olentzero kantuz ospatzeko.
Mari Domingiri ongi etorria portuan izanen da. Ondotik, jende lerroa pilota plazara joanen da eta handik Ziburuko alde zaharreko karriketan ibiliko da. Berokian egoten bazarete, belarriak luzatu eta leihoak ireki, Olentzerori ongi etorria egin, neguburuari, berri onak eta berpizte bat dakartzala eta.
- Larraldeniako portutik
- Denentzat
- Euskarazko kantuak
- Sarbide librea
Abenduaren 17a, larunbata, 11:00-12:30 & 15:00-16:30
Abenduaren 18a, igandea, 11:00-12:30 & 15:00-16:30
Itsas zabaleko plisti-plasta, pedalekiko karrusela (Lamaguere - 32)
Denak igo gaitezen pedalekiko karruselera, Itsas Zabaleko Plisti-Plasta: ttipienak ontzi eroxka eta koloretsuetan igoko dira, eta gurasoak pedalotan.
Goazen itsasoan gaindi bidaiatzera, non bela-ontziak, hegazti migratzaileak, bale bat edota haize farfaila topatuko ditugun.
Eskusoinua, kontrabaxua eta perkusioak izanen ditugu bidaia alai honen lagun!
- Lannes plaza
- Familientzat
- Frantsesez
- Sarbide librea
Abenduaren 18a, igandea, 12:00
Dakoté hirukotearen kontzertua (Saint-Martin-de-Hinx – 40)
Dakoté hirukoteko lagunek Ziburura itzultzeko plazera eginen digute, Mississippi ibai hegietara eskapa gaitezen!
Igandeko merkatuaren denboran, une bat har ezazue pilota plazan emanen dituzten New Orleans eskualdeko eta jazz manouche estiloko estandarrak entzuteko.
- Pilota plaza
- Denentzat
- Sarbide librea
Abenduaren 18a, igandea, 17:30
Soralino konpainiaren Inbox ikusgarria (La Plaine Saint Denis – 93)
Euritakoa daramaten bi gizon bitxi dira Inbox, bata jantzi handiegiak daramatzan ttipi bat eta bestea jantzi ttipiegiak daramatzan handia, kartoizko kutxa handiekin jolasten ari direnak.
Zentzugabeko aldaira langile horiek kartoiak metaka ezartzen eta sakabanatzen dituzte, botatzen eta harrapatzen, baita haien gainera igotzen ere... tontorreraino eta kasik hondamendiraino. Sisifo mitoaren etxeko irudikapena.
Familian bizitzeko ikusgarri emankorra eta urragarria.
Etorkizuneko Zirkuaren 40. Munduko Festibalaren brontzezko medaila.
- Erabilera anitzeko gela
- Denentzat
- Hitzik gabe
- Izena eman behar
Abenduaren 19a, astelehena, 18:30
Bilboko Deabru beltzak konpainiaren Suzko Danborrak ikusgarria
Gaualdi baten denboran, Ziburuko karrikek Akelarreko deabrua den Aker eta bere perkusionista segidaren erritmoan dardaratuko dute eta argituko dira.
Jatorrizko suziriek eta deabruzko erritmoek besta suhar batera eramanen zaituztete, aspaldi handiko trantze batera.
Musika, suziriak eta efektu bereziak abilki nahasten dituen hiriko ikusgarria.
- Ikusgarri ibiltaria, Zubiburuko Koxe Basurco karrikatik
- Denentzat
- Hitzik gabe
- Sarbide librea
IPUINAK & IRAKURKETAK !
Abenduaren 3a, larunbata, 09:30
Mediatekaren irakurket’animazioa
Lulu irakurlearekin eskapa zaitezte: gazteendako liburuak ezagutzeko eta familian une goxo bat pasatzeko aukera xarmanta.
- Mediateka
- 5 urtetik goiti
- Frantsesez
- Izena ematea gomendatua
Abenduaren 10a, larunbata, 15:00
Irakurketa kontatua Maddi Zubeldiarekin
Behin bazen, Sadaar mendian, gizakia zirudien erraldoi oso azkar bat. Begi bakarra zuen kopeta erdian. Harpe batean bizi zen eta ardi larruz beztitzen zen...
Maddi Zubeldiak pilota plazako karpapera gomitatzen zaituzte, Tartaloren ipuina kontatzeko.
- Pilota plazako karpa
- 4 urtetik goiti
- Euskaraz
- Izena eman behar
Abenduaren 17a, larunbata, 18:30
Sutondoko ipuinak, Joseba Martin Ayalarekin
Egun hori bukatzeko, Joseba Martin Ayalak sutondora gomitatzen zaituzte ipuin zoragarriak kontatzeko: euskal mitologia, ipuin tradizionalak, etab.
Estalki bat hartu eta zuen gogoa bidaiatzen utzi!
- Pilota plaza
- Familientzat
- Frantsesez eta euskaraz
- Izena ematea gomendatua
Abenduaren 18a, igandea, 10:00-13:00
Liburutegi ibiltaria dator igandeko merkatura
Abenduaren 18an, igandean, pilota plazako karpapean, lasai egoteko eta irakurtzeko xoko bat eskainia izanen zaizue. Goiz osoan, erosoki koka zaitezte irakurtzeko edo ipuinak entzuteko. Ongi etorriak dira helduak, haurrak eta familiak!
Eta 11:00etan, konta-tapiz baten inguruan bil gaitezen, ipuin sinestezinei buruz amesteko, euskaraz eta frantsesez. Ipuinak ibilki konpainiaren Geneviève eta Maritxurekin.
12:00etan, Dakoté hirukotea ere izanen da pilota plazan, Mississippi ibai hegietara bidaiatzeko!
- Pilota plazako karpa
- Denentzat
- Frantsesez eta euskaraz
- Izena ematea gomendatua
Abenduaren 19a, astelehena, 17:00
Euskal mitologiari buruzko ipuinak Joseba Martin Ayalarekin
Pista jokoaren denboran, Atto bere lagunak aurkitzen lagundu ondotik, zatozte karpapera Joseba Martin Ayalaren ipuin harrigarriak ezagutzera, euskaraz eta frantsesez.
- Pilota plazako karpa
- Familientzat
- Frantsesez eta euskaraz
- Izena ematea gomendatua
EGUBERRI SORTZAILEA ETA PARTE HARTZAILEA
Azaroaren 26a, larunbata, eta abenduaren 17a, larunbata, 10:00-17:00
Sortzaileen merkatuak
Ziburuko sortzaileen merkatuak berriz datoz Lannes plazara. Gure usaiako eskulangileak eta berri batzuk prest daude Eguberriko opari ideiak proposatzeko: joiak, larrukiak, apaintzeko gauzakiak, kosmetikoak eta beste hainbeste sorkuntza! Gustu eta moltsa guziei egokiak izanen dira!
- Lannes plaza
- Denentzat
Abenduaren 7a, asteazkena, 14:00 eta 16:00
Eguberriko izaiak egiteko tailerra
Lurrera erortzen diren pinu orratzek nardatzen zaituztete eta urtero zenbait asteetarako izai gazte bat mozteak errudun sentiarazten zaituzte? Aurten, izai ekoarduratsu baten hautua egiten bazenute? Zatozte zuen Eguberriko izaia bilketako zurez eraikitzera. Aterabide iraunkorra, polita eta merkea zuen etxe barna apaintzeko Eguberriko bestetan!
Adakiak edo pinaburuak eraman itzazue etxean baldin badituzue.
- Pilota plazako karpa
- Denentzat
- Frantsesez
- Izena eman behar
Abenduaren 7a, asteazkena, 18:00
Hari eta paper tailerra
Bakarrik edo taldean, zatozte paperezko olerkia ezagutzera: zuek hautatutako paperetik eta kraft armatuzko haritik abiatuz, Eguberriko pertsonaiak eta paisaiak sortzen ahalko dituzue.
Horrela, zuen etxea edo Eguberriko izaia apaintzen ahalko duzue sorkuntza fin eta poetiko horiei esker.
- Pilota plazako karpa
- Nerabeak / Helduak
- Frantsesez
- Izena eman behar
Abenduaren 10a, larunbata, 10:00
Oihalezko Eguberriko apaindurak egiteko tailerra
Patch y Coug elkarteko jostunek Eguberriko izaietan ezartzeko oihalezko apaindurak egiteko tailer bat proposatzen dizuete.
Zatozte Eguberriko koroak, girgilak edota bolak eraikitzera, bilketako oihal puskak erabiliz.
Etxean, baliatzen ez dituzuen oihal puskak baldin badituzue, ateratzeko eta baliatzeko aukera hor duzue!
- Pilota plazako karpa
- Denentzat
- Frantsesez
- Izena eman behar
Abenduaren 14a, asteazkena, 14:00
Harri historiak tailerra
Azken aste hauetan, uharri leun politak bildu ditugu tailer hori proposatzeko gisan: feltro lumaz edo marrazki moldez horniturik, harri horiek moldatzen ahalko dituzue eta bizira ekarri.
Ondotik, bakoitzak itsura hautatutako uharri bat eskuan, haren historia asmatu eta lagunei kontatu beharko diezue!
- Pilota plazako karpa
- 6 urtetik goiti
- Frantsesez
- Izena eman behar
Abenduaren 14a, asteazkena, 16:00
Gizontto tailerra
Haur ttipiek ere etxearen apainketan parte hartzen ahalko dute, jolastuz, Eguberriko izaian zintzilikatzeko kartoizko espezia bixkotx gizonttoak apainduz.
- Pilota plazako karpa
- 3 - 6 urtekoak
- Frantsesez
- Izena eman behar
Abenduaren 17a, larunbata, 10:00
Pastiza ttipien tailerra Sébastien Haramendyrekin
Sébastieni kozinatzea beti gustatu bazaio ere, pastiza ttipien zaletasuna halabeharrez garatu zuen: urtebetetze besta bat, bixkotx ttipi horien multzoko salmenta bat Interneten, bere gomitak asetzeko gogoa eta... hainbeste egin zezakeelako segurtamena...
Zatozte haren antzea ezagutzera eta pastiza ttipiak Alice lurralde miresgarrian ipuinetik ateratako azukre orezko pertsonaiekin apaintzera!
- Pilota plazako karpa
- Familientzat
- Frantsesez
- Izena eman behar
Abenduaren 17a, larunbata, 15:00
Tea Party Alice lurralde miresgarrian
Zatozte dutea (edo beste gozokiren bat) hartzera Alice, untxia eta kapelagile eroaren konpainian! Zuen jantzirik ederrenak ezar itzazue soinean gurekin arratsalde bitxi eta zoragarria partekatzeko!
Makillatzaile bat egonen da karpapean zuen mozorroari azken hunkiak emateko eta joko ugari proposatuak izanen zaizkizue! Ongi etorri lurralde miresgarrira!
- Pilota plazako karpa
- Denentzat
- Frantsesez
- Izena eman behar
Abenduaren 17a, larunbata, 17:00
Photobooth ipuin & elezaharrak
Karpapean sar zaitezte, teatro puskak hauta itzazue eta zuentzat apailatu dugun leku irudikapenaren aitzinean para zaitezte!
Argazkilari profesional batek argazkitan hartuko zaituzte zuen ipuin kuttunaren pertsonaiaz mozorroturik. Irriz karkailaka lehertzeko aukera bikaina!
- Pilota plazako karpa
- Denentzat
- Frantsesez
- Sarbide librea
Abenduaren 19a, astelehena, 14:00
Euskal elezaharren bila
Gomita luzatzen dizuegu pilota plazan, bila eta aurki erraldoi baterako.
Pierre Lafont-en liburuetatik ateratako Atto lamintxoarekin, zoazte euskal mitologiaren izaki nagusien bila.
- Pilota plazatik
- Denentzat
- Frantsesez eta euskaraz
- Sarbide librea
EGUBERRI LILURAGARRIA, TTIPI ETA HANDIENTZAT
Eskolako ikasleendako tailerrak eta ikusgarriak
Aurten, Ziburu hiriko ama eskolako eta lehen mailako eskoletako ikasle guziek ibilaldi artistiko batez gozatzen ahalko dute Eguberriko bestak kari!
Marinela eta San Mixel ama eskoletako ikasleak eta Kaskarotenea ikastolako ikasle guziak erabilera anitzeko gelara joanen dira abenduaren 8 eta 9an, Elirale konpainiaren O! ikusgarria ikusteko.
Marinela eta San Mixel lehen mailako eskolako ikasleek Peter Pan ikusgarria ikusiko dute La Fabrique Affamée konpainiaren karpapean, abenduaren 12an.
Bi konpainietako artistek dantza eta antzerki tailerrak ere eramanen dituzte.
Eskolaldi inguruko harrera bat, ipuin eta elezaharren inguruan
Azaro eta abenduan, eskolaldi inguruko denboran, ama eskolako haurrek ipuin eta elezaharren gaiari buruz lan eginen dute, batez ere “Hiru txerrikumeak” ipuinaren inguruan.Haur bakoitzak “liburu bizi” baten sortzean parte hartuko du, orrialde bakoitz osagai batek animaturik (txotxongilo bat adibidez).
Haurrek pilota plazako karparen apainketan ere parte hartuko dute: eskola bakoitza eta haurtzaindegia zurezko Eguberriko izaiak emanak izan zaizkie, ipuin eta elezaharren gaia baliatuz apaindu beharko dituztenak.
Iduski Ederra klubeko adintsuendako tailerrak eta ikusgarriak
Eskolako ikasleei bezala, Iduski Ederra klubeko adintsuei ikusgarriak eta tailerrak proposatuko zaizkie: horrela, haurrekin batera, O! eta Peter Pan ikusgarriak ikusten ahalko dituzte.Bi tailer ere proposatuko zaizkie, haien murgiltze artistikoa osatzeko.
Azkenik, pilota plazan muntatuko den karparen apainketan parte hartuko dute, Kultura, ondarea eta elkarte bizitzaren zerbitzuko langile batek eramandako sorkuntza tailerrei esker.
Abenduaren 16an, ostirala, 10:00etan eta 15:00etan
Eskoletako Olentzero
Hiriko eskola guzietako ikasleek gomitatzen zaituztete usaiako Olentzero ekitaldia ospatzeko!
10:00etan, ama eskolako haurrekin batera, zatozte Herriko Etxearen aitzinean Eguberriko kantak abestera.
Haur handiagoak hiri zaharrean gaindi ibiliko dira 15:00etatik goiti, ikazkina ospetsuaren osagaiak bilatzeko, karpapera heldu arte musikaz lagundurik.
- Pilota plazan edo parrokiako gelan (Pocalette karrika) euria izanez gero.
Haurtzaindegia
Marie Fleuret harrera anitzeko lantaldeak ipuinen eta asmamenaren inguruko lan bat eramaten du urte osoan zehar. Haurrek Hiru txerrikumeak, Marikixkur eta hiru hartzak eta Txano gorritxoa ipuinak ezagutuko dituzte eta gai honen inguruan jarduerak eginen dituzte urte osoan zehar.Horrela, haurrek Brin d’Herbe elkarteko ipuinak entzuten ahalko dituzte abenduaren 8an, Elirale konpainiaren O! ikusgarriaren munduan murgilduko dira ikastolako ikasleekin batera abenduaren 9an, eta Le Chant des Histoires konpainiaren txotxongilo ikusgarria ikusiko dute abenduaren 15ean.