Denboraldiaren idekitzea « Le Temps d’aimer la danse »-rekin elkarlanean
Denboraldi berri honen idekitzeak doinua jartzen du: herriak lankidetzaren hautua egin du, Miarritzeko Malandain Ballet Zentro Koreografiko Nazionalarekin egindako lehen lankidetza honek erakusten duen moduan.
Oraingoan, herriak plazer du errezibitzea lehen aldiz « Le Temps d'aimer la danse » festibalaren aipagarrienetako bat, Aina Alegre dantzari eta koreografoaren ikuskizuna, fandangoaren bertsio berbisitatu batekin. Galdera desberdin eta bereziki emazteak dantza tradizional hauetan duen lekua planteatzen duen emanaldi artistikoa.
Ieto konpainiak ere tarte ameslari eta bihurri bat eskainiko dio publikoari, laukote akrobatiko batekin, eta bertara gonbidatuko dute publikoa gizateriaren eta bizidunen arteko harremana aztertzeko.
Azkenik, Aina Alegreren esku-hartzeari oihartzun eginez, Begiraleak taldeko dantzariek herritarrak gonbidatuko dituzte fandangoa eta bestelako dantza tradizionalak dantzaldi parte-hartzaile baten inguruan ezagutzera.
- Doan, publiko guzia – Zokoan 16:00etatik goiti.
Lankidetza anitzeko denboraldia
Irailaren 14ko egun honekin segituz, « Pays d'Art et d'Histoire »-ekin elkarlanean, Ondarearen Jardunaldiek Zokoako Gotorlekua argitan emanen dute, Elkargoak honen ateak zabalduko baititu. Gainera, Ravel Akademiako talentu gazteak Les Récollets-Errekoletoak Arkitektura eta Ondarearen Interpretazio Zentroa alaituko dute, euren ahotsen, pianoaren eta biolontxeloaren soinuarekin.
Elkargoak antolatutako KLIMA astearen baitan, herriak « Ziburu Iraunkor » edizio berri bat eskainiko du, eta ondoren CPIE Littoral Basque eta Bil Ta Garbi-rekin herritarrak sentsibilizatzeko ekintza puntualak egingo dira, klima gaiak eta ingurumenaren alde jarduntzeko.
Urrian, FestiOrgues festibalak berriro ere Ziburuko organoa bere konzertu zikloan integratuko du, Benjamin Allard-en errezitaldi batekin, « Bach, zu zaitut maite ». Larrungo Mediateka Sareak lagunduta, Festi-Contes Baionako Les Sardines à Lunettes konpainia François Rospide mediatekan izango da.
Euskal Kultur Erakundearekin lankidetzan, herriak Elirale konpainia gonbidatuko du, « Mamuka » ikuskizunarekin.
Azkenik, urtea zinemaren munduari buruzko programazio batekin amaituko da, herriko eragile askorekin elkarlanean.
Lankidetza dinamika hau 2021ean Kultura zerbitzua sortu zenetik aberastu egin da, eskaintza kualitatiboa eta anitzekoa azkartzeko, baita publiko berriak ezagutzeko ere. Izan ere, lankidetza berri hauek aukera bat dira ikusleen artean hesiak hausteko aukerak biderkatzen dituzte, leku eta formatu artistiko berriak ezagutu eta aprobetxatzera gonbidatuz.
2024-2025 denboraldiaren lehen parte honetan, 9 ekitaldi nagusi eskaintzen dira, Ondarearen Egunak, KLIMA Astea eta ikasturte amaierako egitaraua, proposamen artistiko eta kultural desberdinekin.
Ziburuko lurraldeko kultur egitasmoa
2020an, Ziburuko udalerri berriak Kultura, Ondare eta Elkarte Bizitza zerbitzua sortzea erabaki zuen, lekuko publiko guztientzako kultur eskaintza aberats eta eskuragarria garatzeko.
Hiru urteko esperimentazio, zerbitzuaren egituratze eta tokiko eta nazioko eragileekin sarean lan egin ondoren, balantzea egiteko eta etorkizunari begiratzeko unea heldu da!
Zure sentimenduak eta ondoko urteetarako dituzun nahiak ezagutzea ere nahiko genuke eta horretarako galdeketa hau bidaltzen dizugu.
Errantzun : https://vu.fr/UDQjN