ELKARTEEN AURKIBIDEA IKUS
Orrialde honetako dokumentuak ez dira pantaila irakurgailu batekin edota laguntza teknologikoko beste zeinahi gailurekin bateragarriak. Hartara, eskuratzeko arazoren bat baduzu, komunikazio zerbitzura jo dezakezu, telefonoz :
05 59 47 26 06 edo e-postaz: m.surzur@mairiedeciboure.com.
Elkarteentzako dirulaguntzak
2023ko dirulaguntzen eskarien dosierra telekarga liteke: 2023ko elkarteentzako dirulaguntzaren dosierra euskaraz (pdf - 658Ko)
2023ko urtarrilaren 13 arte duzu herriko etxeari aurkezteko bide elektronikoz: mairie@mairiedeciboure.com
edo posta arruntaz:
Ziburuko auzapeza
Camille Jullian plaza 14 – 64500 ZIBURU
Epez kanpo edo osatu gabe aurkeztu dosierrik ezinen da aztertu.
Egutegia:
- Dosierrak herriko etxeari aurkeztea: 2023ko urtarrilaren 13ra arte;
- Dosierren azterketa: urtarriletik martxo bitarte;
- Dirulaguntzen bozketa: martxoko herri biltzarrean.
Elkarte bakoitzarentzako 2022ko dirulaguntzen kopurua duzu hemen telekargatzeko: elkarteentzako dirulaguntzak-webgunea.pdf (pdf - 88Ko)
Aretoen eta materialaren mailegua eta alokairua
Erabilera anitzeko aretoaren alokatzea
2021eko irailaren 23ko herri biltzarrean, hautetsiek aho batez onartu zuten erabilera anitzeko lekuaren barne araudia, zeinean ezartzen baitira aretoa eskura uzteko baldintzak eta tarifak.
- Areto handiaren tarifak:
- Ziburuko elkarteak: egun erdia: 50 € / egun osoa: 100 € / asteburua: 170 €
- Kanpoko elkarteak, sindikatuak eta herritar batzordeak, alderdi politikoak: egun erdia: 120 € / egun osoa: 200 € / asteburua: 320 €
- Zuzenbide pribatuko beste erakundeak: egun erdia: 300 € / egun osoa: 500 € / asteburua: 800 €
- Areto txikiaren tarifak:
- Ziburuko elkarteak: urririk
- Kanpoko elkarteak, sindikatuak eta herritar batzordeak, alderdi politikoak: egun erdia: 50 € / egun osoa: 100 € / asteburua: 170 €
- Zuzenbide pribatuko beste erakundeak: egun erdia: 210 € / egun osoa: 350 € / asteburua: 560 €
Kontuan hartzekoa ere:
- Erabiltze erreserba orotarako kaudimena: 500 €
- Giltzak galduz gero, ordaindu beharko dira.
- Ezarriko den tarifaz gain, orduko 50 €ko gainkarga ezarriko da garbiketa gehiago egin behar bada.
Horrez gain, Ziburuko elkarteek urtean behin ukan dezakete erabilera anitzetarako lekua urririk.
Barne araudia telekargatzeko:Erabilera anitzetarako lekuaren barne araudia (pdf - 215Ko)
Erreserba fitxa telekargatzeko:
Erabilera anitzetarako lekuaren erreserba fitxa (pdf - 77Ko)
Sardara aretoaren alokairua
Tarifak:
- Tokiko elkarteak: Urririk
- Eite pribatuko tokiko bilkurak: 128 €
- Besteak: 181 €
Erreserba fitxa telekargatzeko: erreserba fitxa-sardara.pdf (pdf - 214Ko)
Bordagain dorrearen alokairua
Tarifak:
- Ziburuko elkarte eta eskolak : urtean behin doan
- Harago:
- Sukaldea + aretoa eta ostatua: Asteburua: 583 € / Egun osoa: 477 €
- Sukaldea + aretoa eta ostatua: Asteburua: 583 € / Egun osoa: 477 €
- Partikularrak (Ziburutarak) :
- Sukaldea + aretoa eta ostatua: Asteburua: 583 € / Egun osoa: 477 €
- Sukaldea + aretoa eta ostatua: Asteburua: 583 € / Egun osoa: 477 €
Bordagain dorrea erreserbatzeko, herriko harrerarekin jar zaitez harremanetan: 05 59 47 26 06
Materialaren mailegua
Lurraldeko elkarteek hainbat eta hainbat jarduera antolatzen dute urtero; herriaren dinamismoa eta kultura eta kirol bizitza indartzen dituzte.
Ziburuko Herriak eta udal zerbitzuek ahal beste sostengatzen dute tokiko elkarte ehundura ekitaldi horiek teknikoki lagunduz: leku publikoa erabiltzeko baimenak, herri aginduak, material maileguak, etab.
Aldi garrantzitsu hori ahal bezain ongi antolatzeko, dokumentu bakarra eman da plantan, 2022ko irailaren lehenaz geroztik, eskari guztiei aitzina har eta arinago bideratzeko (gertatu ahala egin eskariak ez dira hemendik goiti onartuko). Eskaria erreferente den zerbitzuari eman beharko zaio jakitera, hau da, Kultura, Ondarea eta Elkarte Bizitza Zerbitzuari, ekitaldiaren data baino gutxienik 2 hilabete lehenago.
Eskariaren onarpena edo ezin onartzea eskaria egin den dataren hurrengo hilabetean emanen zaizue jakitera.
Inprimakia telekarga: elkarteen inprimakia-fr-eu-v2.pdf (pdf - 454Ko)
Aretoen mailegu edota alokairu eskari oro Kultura, Ondarea eta Elkarte Bizitza Zerbitzuari igorri behar zaio (Bordagain dorrea izan ezik, egoera zibilaren zerbitzuak kudeatzen baitu).
Areto bat erreserbatzeko edota elkarte bizitzari buruzko zeinahi informaziotarako, Kultura, Ondarea eta Elkarte Bizitza Zerbitzura jo ezazu:
animations@mairiedeciboure.com
06 10 75 45 61