Eguberri Ziburun, abenduaren 5etik 22ra

Sailak/Tags
raz

Urte bukaerako ospakizunen 3. ale honen karietara, zuen haurtzaroan (berriz) murgiltzea, zuen haurño izpiritu bihurria (berriz) atzematea, zuen leheneko jokoei (berriz) lotzea proposatzen dizuegu. Eta sinpleki: amore ematea eta zuen burua apailatzen dizkizuegun ikuskizun, tailer eta beste sorpresetako poesia, arraileria eta miresgarritasunaren ildotik joaten uztea! 

Zirkua, objektu antzerkia, ipuinak eta sorkuntza tailerrak programatuak dira urte bukaerako bestei eskaini hamabostaldia ospatzeko Ziburun! 

Urririk - Denentzat

EGITARAU OSOA DESKARGATU

ERRESERBATZEKO GUNERAKO ESTEKA (Leku kopurua murriztua izan daiteke!)

Belaunaldien arteko egitaraua 

Azken hiru urteetan bezala, Ziburuko hiriak publiko berezi batzuei zuzendutako egitaraua proposatuko du. 

Haurtzaindegiko, eskoletako eta aisialdiko zentroko haur guziek ibilbide artistiko bat baliatuko dute urte bukaerako bestak kari, izan publiko zabalari aurkeztutako ikusgarrietako bat, tailer gormantak edota zirku tailerrak Kirn konpainiaren artistekin.

Aldi berean, Iduski Ederra klubeko adinekoek Tricot (Trikota) eta Block (Blokeak) ikusgarriak ikusteko parada izanen dute eskoletako haurrekin batera, baita Terre d’Ombres elkartearekin partaidetzan antolatutako margolaritza tailerretan parte hartzeko aukera ere.

EGITARAUA: 20 EKITALDI FRANTSESEZ EDO/ETA EUSKARAZ

Publiko zabalarendako 4 ikusgarri

  • Zirku akrobatiko ikusgarri bat Vienne departamenduko Kirn konpainiarekin
  • Gauzaki-antzerki ikusgarri bat, Bordeleko Boîte à Sel konpainiarekin.
  • Gaueko erakustaldi argitsu eta zoragarria Vienne departamenduko Tac O Tac konpainiarekin.
  • Ipuin musikal bat Urruñako Musik’Harria konpainiarekin, Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan antolatua, Korrika Kulturala kari.

5 irakurketaldi

  • Irakurket’animazio bat
  • Irakurketa kontatu bat Maddi Zubeldiarekin
  • Fais-moi peur! (Izitu nazazu!) gaualdi bat, Les histoires de Julie elkartearekin
  • Itsas bazterreko ipuin goizaldi bat Marc Rogerekin
  • Liburutegi ibiltari bat igandeko merkatuan

9 sorkuntza tailer eta tailer gormant

Euskal joko eta desafio tradizionalak, Eguberriko apaindurak edota mahai-jokoak egiteko tailerrak baita bi tailer gormant ere izanen dira abenduan zehar, pilota plazan jarritako La fabrique affamée konpainiaren karpan.