bi kultura-hitzordu paregabe

Sailak/Tags
raz

2026ko martxoaren 13 eta 15ean

Ziburuko Herriko Etxeak bi ikuskizun hunkigarri eta poetiko ezagutzera gomitatzen zaituzte, publiko biziki desberdinei zuzenduak, baina partekatze eta zirrara gogo berak animatzen dituena.

Martxoaren 13a, ostirala - 19:30

Je ne suis pas de celle qui meurt de chagrin (Ez naiz bihozminez hiltzen diren horietakoa)
Urdin konpainia (Ziburu)
Errekoletoak AOIZaren kapera
Denentzat – 12 urtetik goiti
Frantsesez
Urririk, izena eman behar

Emazte bat zain dago, itsas hegian. Uhinekin dantzan dabil, bere ahotsa ezartzen du itsasgizonen emazteen zerbitzuko eta igurikatzea, urruntzea eta lurra eta itsasoaren arteko bizitza kontatzen du. 

Olerkia eta dokumentalaren arteko bakarrizketak barne-bidaia batera eramaten gaitu, non istorioak, oroimena eta zirrarak nahasten diren. Taula gainean, eguneroko puskak itsasargi eta itsasontzi bilakatzen dira, eta eremua ipuin eta oroitzapen paisaia bihurtzen.

Ziburuko Herriko Etxeak atsegin handiz aterpetzen du sorkuntza lan hori, Ziburuko egonaldi batean sortua, non itsasoak eta emazteen kondairek hartzen duten beren lekua.

Lineanerreserbatu

© Nicolas Petit  

Martxoaren 15a, igandea - 15:30

3pM

Tutti taldea (Bordele)
Guy Poulou erabilera anitzeko gela
0 - 3 urte arteko haurrak eta beren laguntzaileak
Frantsesez
Urririk, izena eman behar    

© Pierre Planchenault

6 hilabetetik goitiko ttipi-ttipientzat pentsatua, 3pM ikuskizunak haurrak eta beren laguntzaileak hiru une hunkigarri eta intimo partekatzera gomitatzen ditu: ezagutu, esperimentatu, trukatu.

Taula gainean, dantzari batek eta biolontxelo joile batek jestua, soinua eta erritmoa ikertzen dute elkarrekin, mugimendu bakoitza joko eginez, eta nota bakoitza zirrara bihurtuz. Ikuskizun interaktibo horrek egituraz, soinuz eta argiz josiriko mundu bat eskaintzen die niniei, non behakoak, jestuak eta gauzakiak hainbat gogo-pizteko tresna bihurtzen diren.

Helduak ere parte hartzera, sentitzera eta loriatzera gomitatuak dira haurren ondoan.
3pM ikuskizuna esperientzia guria, poetikoa eta pizgarria da, une partekatua egiazko zentzumen-ezagutza egiten duena. 

Lineanerreserbatu