Jabea baldin bazara edo alokatzailea, Ziburun plantatzeko proiektua baldin baduzu edo bigarren bizitegiko egoiliarra baldin bazara, bizitegia lehentasuna da.
Alokatzeko bizitegi soziala galdatu
Nahi duzu izena eman Ziburuko bizitegi sozial galdatzaileen zerrendan? Badituzu bi aukera.
- Edo linean egin dezakezu: demande-logement-social.gouv.fr
- Edo zure galdea Office 64 de l’habitat bulegoko bizitegi sozialen leihatilan uzten duzu dokumentu hau beltzez bete ondoan: cerfa-14069 (pdf - 526Ko) (dokumentu ez helgarria).
Kasu horretan, dosierra:
- Postaz igortzen duzu:
Laplane hiribidea, 5
CS88531
64185 BAIONA CEDEX
05 59 43 86 86 - Edo leihatilan uzten:
Donibane Lohizuneko bulegoa
Espainiako plaza, 4
Urdazuri
05 59 26 27 60
Irekitze tenoreak: 8:30-12:30 eta 13:30-17:00 astearteetan salbu (8:30-12:30)
- Postaz igortzen duzu:
Erregistratze zenbaki bakarra ukan ondoan, bizitegi galdatzaileei gomendatzen zaie hitzordua hartzea GEUZarekin, han ere galdea erregistratzeko, eta hiriak eta GEUZak jendeei bizitegi bat proposa diezaien hiriko bizitegi bat libratzen delarik.
Prozeduraren laburbilduma telekarga ezazu (pdf - 233Ko)
Nork bere bizitegia antolatu, eraiki eta berritu
Desmartxa administratiboak
Baratzeko aterpe bat eraikitzeko, igerileku bat zilatzeko edo bizileku baten bizi eremua zabaltzeko behar dira betebehar administratiboak eta teknikoak errespetatu.
Ziburuko hiriko hirigintza zerbitzua hor duzu zure administrazio desmartxetan bideratzeko.
Camille Jullian plaza
64500 ZIBURU
05 59 47 92 86
service.urbanisme@mairiedeciboure.com
Irekitze tenoreak: goizetan, hitzordurik gabe: 8:30-12:00, eta arratsaldeetan hitzordua harturik bakarrik.
Lortu daitezkeen laguntzak
Erakunde bat baino gehiago bada zure laguntzeko eta sostengatzeko zaharberritze proiektuetan.
Euskal Hirigune Elkargoaren Bizileku zerbitzua
Euskal Elkargoa arduratzen da lurraldeko garapen iraunkorra, solidarioa eta orekatua xedetzat dituen ekipamendu, azpiegitura edo antolaketa handien ikerketaz, programazioaz eta obratzeaz.
Bere biztanleen eguneroko beharrei ihardesteko, Euskal Elkargoa herriarteko edo herriko plangintzaz arduratzen da (Lurralde Koherentziaren Eskema, Tokiko Hirigintza Planak, herri-mapak...), baita ere antolamendu operazio egituratzaileen obratzeaz eta bizitokien politikaz (Bizitegien Tokiko Programa, bizitoki sozialen egiteko edo bizitoki pribatuen berritzeko etxegintza-laguntzak).
Foch etorbidea, 15
CS 88 507
64 185 Baiona Cedex
05 59 44 72 72
https://www.communaute-paysbasque.fr/les-politiques-publiques/amenagement-et-habitat
ANIL: Bizitokiei buruzko argibideetarako Agentzia Nazionala
ANIL erakundeak zure bizitokiaz dituzun galdera guziei buruz argibideak emanen dizkizu: eko-maileguak, energia-txekeak, alokairu-bitartekaritza, obrak finantzatzeko moldeak, etab.
SoliHa, bizilekua hobetzeko lehen elkarte-eragilea
Oro har, SoliHa zure erreferentziazko solaskidea da gai horretan.
Partikularrendako bizilekuen hobetzean berezitua da eta 4 helburu nagusi ditu:
- Bizilekuen hobetzea / ondarea zaharberritzea
- Denendako bizilekua bermatzea
- Bizilekuak pertsonen (egoiliarren) beharrei egokitzea
- Bizilekuak lurraldeen garapenaren zerbitzura ezartzea. Elkarte horrek zure laguntzen jakinen du bizilekuaren hobetzeko desmartxetan.
www.habitatpaysbasque.com
Jacques Laffitte karrika, 9
64100 BAIONA
05 59 46 31 31
contact.paysbasque@soliha.fr
Irekitze orenak: astelehenetik ostiralera irekia, 8:30-12:00 eta 14:00-17:00
ANAH, bizilekuen agentzia nazionala
Bizilekuen agentzia nazionala erakunde publikoa da, Lurraldeen Kohesioaz eta Lurralde Elkargoekiko Harremanez, eta Kontu Publikoez arduratzen den ministerioen gerizapean da. Bere eginkizun nagusia dauden bizitoki pribatuen hobetzea da. ANAH erakundeak obren egiteko dirulaguntzak ematen dizkie baldintza batzuekin zailtasunak dituzten jabe egoiliarrei, jabe alokatzaileei eta jabekideei.
Lan egiten du duintasunik gabeko bizilekuen eta biziki andeatuak diren bizilekuen kontra, zailtasunean diren jabekideen alde, prekaritatearen kontra eta bizilekuak egokitzeko adineko pertsonen edo ahalmen urriko pertsonen beharrei.
Egiteko diren obren arabera, beste erakunde batzuei ere galdegin daiteke laguntza
Bizitoki baten hobekuntza energetikorako:
- Akitania Berriko energiari buruzko argibide gunea: www.eie-na.org
- 64 departamenduko energiari buruzko argibide gunea: www.infoenergie64.org
- ADEME, ingurumenaren eta energiaren kontrolaren agentzia: www.ademe.fr
- FAIRE, trantsizio energetikorako laguntza: www.faire.fr
Zerga-laguntzak ere badira, bereziki interesik gabeko eko-mailegua: www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/F19905
Duintasunik gabeko bizilekua deklaratu
Jabe egoiliarra baldin bazara edo alokatzailea, zure bizilekua duintasunik gabea dela deklararazi dezakezu eta laguntza materiala eta dirulaguntzak lortu bizilekua berritzeko. Horretarako, ANIL erakundeak telekargatzeko gidaliburu bat argitaratu du: dagokion prozedura esplikatzen du, sanotasun eskasia deklaraziotik aginte publikoen esku utzi arte.
Bizitokiei buruzko argibideetarako Agentzia Nazionalaren webgunera joateko: www.anil.org/habitat-indigne
Telekarga ezazu duintasunik gabeko bizitokien gidaliburua (pdf – 176Ko)(dokumentu ez helgarria)