Behien artean ikuskizuna

Sailak/Tags
    raz

    Zer gelditzen da gutaz oroitzapenak ezabatzen direlarik?  

    “Behien artean”

    2026ko urriaren 8an, osteguna,

    19:00
    Erabilera anitzeko gelan
    Denentzat · Frantsesez
    La Côte Folle konpainia

    Egiazko gertakari batetik abiatuz, La Côte Folle konpainiak Behien artean proposatzen du, zahartasuna, autonomia eza eta gizakiak lotzen dituen lokarriaren inguruko zirku ikuskizun hunkigarri eta bihotz urragarria.

    Nola bestea laguntzen jarraitu, oroimena kamusten zaiolarik?

    Altxatze akrobatikoen eta gorputzen arteko konfiantzaren bitartez, Behien artean ikuskizunak zirkuko jestua arta, presentzia eta transmisio mintzaira bihurtzen du.

    Gizakiaren ahultasunari, oroitzapenak ezabatzen direlarik gelditzen den horri eta elkarrekin aitzinarazten gaituen lokarrien indarrari behako berria eskaintzera gomitatzen gaituen ikuskizun fina.

    Gure adinekoendako bitartekaritza

    Ikuskizunaren harira, 70 urte eta gehiagoko 5 emazte 3 oreneko tailer batean parte hartzera gomitatuak dira, urriaren 7an, asteazken arratsaldean, konpainiako artistek animaturik.

    Antzerkian, dantzan edo agertokian ibiltzeko esperientziarik ez da eskatzen.
    Egitaraua: konfiantzaren inguruko jokoak, topaketak eta partekatze uneak, bihotz oneko giroan.
    Eta gero? Parte hartzaileek biharamunean aurkezturiko ikuskizunaren agerraldi batean parte hartuko dute!

    Urraspide horren helburua da belaunaldien arteko lokarria sustatzea eta guti ager daitezkeenei ikusgaitasuna eskaintzea. Ekarri, lagundu, transmititu eta bideratu gaituzten emazteak ohoratzen ditu, beren indarra, maitasuna eta adorea argitan ezartzeko xedez.

    Tailerra
    Urriaren 7an, asteazken arratsaldea

     5 parte hartzaile (mugikortasun autonomoko emazteak)
    70 urtetik goiti 
    Izena eman kultura zerbitzuaren aldean
    animations@mairiedeciboure.com
    0610754561

    2026ko Télethon ekitaldia

    Emanaldi hori Ziburuko Herriko Etxeak antolaturiko 2026ko Téléthon ekitaldiaren egitarauan sartzen da.
    Kari horretara, bakoitza nahi duena ordaintzera gomitatua da, bere ahalen arabera.
    Partekatze unea, non kultura elkartasunezko kausa handiaren zerbitzuko baita.

    EKO Zirkuko Pirinioak proiektuan sartzen den ikuskizuna

    Ikuskizuna Europar Batasunak Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bitartez diruz laguntzen duen EKO Zirkuko Pirinioak lankidetza proiektuaren harira aterpetua da.