Frantzia osoko gaia: “Arkitektura-ondarea”
“Arkitektura-ondareari” buruzko Ondarearen Europar Egunen 42. Edizioaren karietara, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko arte eta historia herrialdeak, 20 partaide baino gehiagoz inguraturik, publikoa gomitatzen du badiaren arkitektura-aberastasunaren ezagutzera.
Ekitaldiak hiru egun iraunen du eta bisitak eta
jarduerak izanen dira tokiko arkitekturari buruz.
Memento nagusiak:
3. urtea da Errekoletoetako AOIZa libroki irekia izanen
dela.
Erakusketa eta
bisita laburrak izanen dira asteburu guzian badiako
arkitekturaren bilakaera ezagutzeko, erakusketa hauen bidez:
- Dominique Duplantierren obrak
- AHIK 64ren erakusketa arkitektura garaikideari buruz (XX. eta XXI. mendeak)
Pilota, arte-erakusketak eta Diabolero ikusgarria ere izanen dira arkitektura eta kultura
ondarearen aniztasunean murgiltzeko.
Herrian, arkitektura-ondarea
esploratuko da tailerren, bisiten eta arkitektura-ibilaldi berrien bidez. Karia horretara, bisita
gidatuak eta ondare-ibilaldiak izanen dira:
- Bordagaineko dorrean
- Aristide Briand eskolan
- Ibilaldia Gambetta karrikan René Colonelekin, Frantzaiko Eraikinen ohorezko arkitektoarekin.
- Erakusketak: “Eraikitzaileen arima” (Angeluko “Compagnons”), “Hiriak eta lorategiak 1900-1930”
Arkitekturaren eta itsas jardueren arteko harremanak hobeki ulertzeko, usaian publikoarentzat hetsirik dagoen itsas ondarea irekiko da:
- Zokoako semaforoa
- Santa Barbarako eta Ziburuko argiak
- Lehengo ontziola eta krida
- Itsasontzien bisita eta ateraldiak arradan
Edizio berezia da aurtengoa, Arte eta Historia Hirien eta Herrialdeen labelaren 40. urteburua baita; Pirinio Atlantikoetako lau Arte eta Historia Hiriak eta Herrialdeak batzeko parada publikoari bisita berriak eskaintzeko.
Azkenik, 2026an izanen den Donibane Lohizuneko eta Ziburuko arte eta historia herrialdea labelaren 10. urteburuaren prestatzeko, publikoari galdeginen zaio badiaren ondarearekiko duen atxikimendua adieraztea bilduma komun baten eta lineako galdeketa baten bidez.