2024ko Ondarearen Europako jardunaldiak

Sailak/Tags
    raz

    2022an, Errekoletoak ohoretan ezarri zituzten Ondarearen Europako Jardunaldiek, Les Récollets-Errekoletoak arkitektura eta ondarearen interpretazio zentroaren estreinaldia baino lehen, 2023ko edizioan. 

    Aurten, Zokoako Gotorlekua izanen da 2024ko Jardunaldi horien izarra!

    Euskal Hirigune Elkargoak eta Ziburuko Hiriak eskuz esku egindako lanari esker, Gotorlekuak bere ateak irekiko dizkio publikoari, urratsez urrats, bisita gidatu batzuen bitartez Ondarearen Jardunaldiak kari, baita urrian, azaroan eta abenduan ere. 

    ©KOMCEBO

    Ibilbide, sare eta loturen ondarea eta itsas ondarea ardatz duten 41. Ondarearen Europako Jardunaldietarako, Donibane Lohizune eta Ziburuko Arte eta Historia Hiriak, ekitaldiaren antolatzaile gisa, 20 partaide baino gehiagok lagundurik, publikoa gomitatzen du badiako ondarea ezagutzeko hiru egunetara. 

    Bigarren aldikotz Les Récollets-Errekoletoak AOIZ irekia izanen da libreki eta kontzertuak eta bisita laburrak proposatuko ditu asteburu osoan zehar. Sareen ondarea ohoretan izanen da Zokoako Gotorlekuarekin, ostiralean helgarri ikasleei, larunbatean eta igandean publiko zabalari, Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin. 

    ©KOMCEBO


    Hitzaldi, erakusketa eta bisitak izanen dira gune ospetsu honen ezagutzeko aukera. Donejakue bideen bisita batek eta trenak eta tranbiei buruzko hitzaldi batek ibilbideen eta loturen ondarea ezarriko dute argitan. 

    Itsas ondarea izanen da asteburu honen beste ardatza. Zokoako semaforoa, Santa Barbarako ibai-behealdeko itsasargia eta Ziburuko ibai-goialdeko itsasargiaren lentillaren gela irekiak izanen dira, salbuespenez, 41. edizio honetarako. Portuan, berriz ere, elkarteek itsas ondarea balioan ezartzeko proiektuen aniztasuna ezarriko dute agerian, erakusketa, topaketa eta itsasontzi-ateraldien bidez. Erakusketak, bisitak eta ibilaldi kontatuak izanen dira ere gai honen ezagutzeko aukera. 

    Asteburu osoan zehar, monumentu eta karrika historiko ospetsuek, gune naturalek, monumentu pribatuek edo ontziolek badiako ondarearen aberastasun guziak aztertu nahi dituztenak errezibituko dituzte. 

    Egitarau osoa deskargatu