2023ko Euskararen urtaroa

Sailak/Tags
raz

Azaroaren 17tik abenduaren 1era 

2 urte guziez, Euskaraldiarekin aldizkaturik, udazkenean antolatua da Euskararen Urtaroa eta Euskal Elkargoko lurraldean antolatuak diren hainbat animazioen bitartez gertakizun garrantzitsua bilakatu da.

Azaroaren 17tik abenduaren 1era, herriekin eta elkarteetako eragileekin edo pribatuekin elkarlanean antolatu programazio baten inguruan burutuko da 3. edizioa.

Euskaraz antolatu hitzorduei esker (ateraldiak, ateleriak, formakuntzak, eztabaidak, etab.), herritarrak euskararen inguruan biltzea du xede programaketa honek. Euskaldunei euskaraz bizitzeko parada, ikastunei euskara ingurne ludiko batean praktikatzeko eta hizkuntza bizi hau denei ezagutzeko aukera emateko!

2023ko Euskararen Urtaroaren edizio honen karietara, Ziburu Hiriak nahi izan du Bertsularien Lagunak elkartearekin bildu herriko hiru eskolei bertsolaritzaren inguruko egitasmo pedagogiko eta artistikoa eskaintzeko, jarduera hau Unesco-ko kultura ondare gisa sailkatua delarik.

Bertsolaritza ikasteko eta praktikatzeko sei ateleriez osatu arte eta kultura heziketa ibilbide bat eskainia izanen zaie hiru klaseri, bai eta musikari eta bertsolari aditu batzuekin batera bertso saio batean parte hartzen parada ere.

Publiko guziei zuzendu kultura ekintza arloan Ziburu Hiriak 2022an abian ezarri ekimenaren baitan sartzen da egitasmo hau.

Besta eta lagun giroko bertso saioa, erabilera anitzeko eremuan aurkeztua izanen da, abenduaren 1a, ostiralean, 18:30etatik aitzina.

Bertsolaritzari buruzko hitzaldi bat antolatua izanen da ere François Rospide mediatekan, azaroaren 23ean, ostegunarekin, 19:00etan, eta ondotik, bertso saioa iraganen da.