Badiako Ingurumen erronkari erantzuteko denen arteko aterabide bat
Urtero, Frantzian kontsumitutako zigarreten %12a lurrera utziak dira nolanahika eremu publikoan, hots, 7,7 miliar zigarreta mutur. Horietatik %40ak itsasoan amaitzen du, bilketa egiteko orduan, hau da aurkitzen den lehen hondakina.
Zigarreta muturra hondakin pozoitsua da, zigarreta mutur bakar batek 500 litro ur kutsa ditzake, Donibane Lohizune eta Ziburuko badian oso nabarmena den erronka. Aterabide bat aurkitzeko, Ziburu eta Donibane Lohizuneko hiriek bien arteko estrategia bakarra onartu dute zigarreta muturren aurka borrokatzeko badiaren heinean, 3 ekintza nagusitan deklinatua.
1. Alcome enpresarekin hitzartzea
Ziburu eta Donibane Lohizuneko hiriek Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak onartutako ALCOME eko-erakundearekin hitzarmen bat izenpetu dute zigarreta muturrei lotutako kutsaduraren aurkako borrokan lagunduak izateko, Ekoizleen Erantzukizun Zabaldua (REP) sailaren esparruan.
Hitzarmen honi esker, bilketa dispositibo berriak jarriak izan dira lurraldean, hala nola bozketa hautsontziak. Ikusgarriagoak eta, batez ere, jostagarriak, bilketa dispositibo horiek erretzaileak beren zigarreta muturrak behar den lekura botatzera bultzatzeko xedea dute, ez eta hiri- edo naturaguneetan.
2. Zigarreta muturren bilketa eta balorizazioa
Bi hiriek Tree6clopes tokiko elkartearekin ere hitzarmen bat izenpetu dute hondakin horien bilketarako eta balorizaziorako.
Tree6clope elkarteak hobesten duen zigarreta muturren tratamendua balorizazio energetikoa da. Egin molde hori zigarreta muturrak Balorizazio Energetikorako Unitate batean (BEU) erraustean datza. Arau oso zorrotzak errespetatzen dituen muntadura horrek errekuntzak sortutako berotasuna tokiko argindar zirkuituan banatutako energia bihurtzeko bidea ematen du.
3. Sentsibilizazioa udan zehar
Urrunago joateko eta publikoa hiriko ingurumenaren errespetuari eta bainatzeko uren kalitatearen zaintzari sentsibilizatzeko, komunikazio ekintza bat zabaldua izanen da hurrengo udan Ziburun eta Donibane Lohizunen, 2m²-ko afixatze kanpaina batekin.
Helburu bikoitza da:
- erretzaileak zigarreta muturrak hautsontzietara botatzera bultzatzea
- Hondakin horien balorizazioaren berri ematea
Elkargoek beren esku dituzten baliabide guziak engaiatu dituzte hiri garbiago baterako eta hiri- eta naturaguneak zaintzeko; herritarren gain orain urraspidea baliatzea, jokabide arduratsuak eta bertutezkoak hartuz!