%70ean diruztaturiko 100 m3-ko ontzia
2022ko idorteak ur baliabidea zaintzeko beharra agerian ezarri zuen, baliabide urria eta gero eta garestiagoa delarik. 2022ko idortetik goiti plantan ezarria izan den lehen neurria: hondartzetako dutxak hestea, urtero igerileku olinpiko baten baliokidea baztertzeko bidea eskainiz, hots 2,5 milioi litro ur.
2024an, 100 m3-ko ontzi bat lurperatua izan da hiriko zentro teknikoaren heinean. Zentroko teilatuaren urak biltzen ditu. Horrez gain, laster, Kirol Zelaiko landare-nabari lotua izanen da ura hobeki eta gehiago biltzeko. Ekipamenduak 226 000€ kostatu ditu, horietarik %70 Aturri-Garona Ur-Agentziaren gain.
Hiria euri-urez garbitzea

Hiriak egunero karrikak garbitzen dituen bi garbigailu ditu, bata handia, bestea ttipia. Hemendik aitzina, ontziak ditu bi ibilgailuak urez hornitzen, egunero 2 500 eta 3 000 litro ur inguru kontsumitzen dituztelarik.
Horrez gain, euri-urak berdeguneak ureztatzeko eta belarra kentzeko makina ur beroz hornitzeko ere erabiliko dira.
Ontziak berak bi makinak hornitzen ahalko lituzke euririk gabeko bi hilabetez.
Ziburuko Herriko Etxearen ardatzak trantsizio ekologikoaren arloan
Herriko Etxeak bere ekintza 6 ardatz nagusitan bildu du:
- Berotegi-efektuko gasen isuria murriztea eta trantsizio energetikoa;
- Baliabide naturalak eta natura-, laborantza-, oihan-guneak zaintzea;
- Lurrak iragazkor bihurtzea eta gune batzuk birnaturatzea;
- Arrisku naturalak kudeatzea;
- Hondakinak murriztea;
- Publikoak heztea eta sentsibilizatzea.