Udako hitzordu berria!
Berriz ere, uda irakurketaren lelopean hasiko da Ziburun, Ciboure part en livre – Ziburu hartu liburu! ekitaldiarekin. 8. edizio horren bidez, liburuek gazteetatik eta haien familietatik ahal bezain hurbil bidaiatuko dute.
Aurten, animaliak izanen dira aipagai, handiak ala ttipiak, egiazkoak ala alegiazkoak, gure ipuin, komiki eta eleberrietan aurkitzen ditugunak: otso jostakinak, bale ikusgarri bat edota erle abilak izanen dira istorio ugariren heroiak.
Berritasun haize bat dabil jaialdi horretan: hiru une nagusik emanen diote erritmoa animalia-mundu bereziari eskainiriko edizio berriari. Egun bakar batean, bisitariek behin-behineko liburutegi bat ezagutzeko, arte-tailer batzuetan parte hartzeko, joko batzuen bidez jostatzeko eta ikuskizun batzuen aitzinean loriatzeko aukera izanen dute, denak otsoaren, alegiazko itsasoko izakien edota hegaztien munduan inspiratuak direlarik.
Ekain hastapenean hasiko da, ezagutzaz, olerkiz eta ustekabez josiriko egitarau aberatsarekin. Eta galdera bat, hari nagusi gisa, zuen jakin-mina pizteko: azkenean, nor dira egiazko aberexka bitxiak? Animaliak...ala gu?
Une nagusiak!
Ekainaren 5etik 23ra
Ziburuko ikasleak gazteendako
liburuen idazleak ezagutzera gomitatuak izanen dira! Ikasturte hondar honetan, Ziburuko
ikastetxeetako ikasleei lurraldeko idazleekin une berezi bat partekatzea
proposatuko diegu. Haien liburuak ezagutzeko eta liburuari dagozkion lanbideei
buruz trukatzeko aukera ukanen dute.
Ekainaren 17a, asteartea, 18:30
Monsieur Crocodile a beaucoup
faim (Krokodilo jauna anitz gose da)
irakurketa-kontzertuaren emanaldia
Biblio64 elkartearekin lankidetzan, mediatekak
Parisko filarmonikoko plataforma numerikotik jalgiriko kontzertu marraztu bat
emanen du.
Ekainaren 25a, asteartea
"Otsoaren” eguna Marinelan
- Liburutegi ibiltaria & euskarazko animazioak haur ttipientzat (josteta kantuak, behatz jokoak )
- Au petit théâtre des ombres konpainiaren Un sommeil de loup (Otsoaren loa) ikuskizuna
- Clément Merinok animaturiko Gizotso joko partida erraldoia
Uztailaren 12a, larunbata
"Itsasoko eta alegiazko animalien” eguna Zokoan
- Liburutegi ibiltaria eta ibilaldi kontatua Libreplume elkartearekin
- La Grande Illusion liburu saltegiaren murgiltze-karabana: soinu eta argi istorioak
- L'observable konpainiaren Versant Vivant (Mazela bizia) kontzertu marraztua
Uztailaren 15a, asteartea
“Hegaztien” eguna Zokoan
- Liburutegi ibiltaria eta Papogorri
ipuin elebiduna Nahia Roblesekin
- Ur gaineko ibilaldi kontatua Alba itsasontziaren eta txaluparen gainean: literatura- eta zientzia-itsas ibilaldia Imanol Amestoy eta Maddi Zubeldiarekin
Uztailaren 17a, osteguna
Ravel Bolero erakusketaren inguruko
bitartekaritza unea
- Ravel Bolero
erakusketaren bisita gidatua
- L
’enfant et les sortilèges (Haurra eta sorginkeriak) obran inspiraturiko sorkuntza tailerra
Argibide baliagarriak
Ciboure part en livre – Ziburu hartu liburu jaialdiaren ekitaldi guziak urririk dira.