Zentzua eta mugimendua

Sailak/Tags
  • Telefonoa

  • E-mezua

  • Helbidea

    Neskatoenea
    Lesaka plaza, 1
    64310 Azkaine

FELDENKRAIS garapena eta metodoa (hezkuntza metodo somatikoa) eta honi lotutako gorputz-pedagogiak eta teknikak.
Mugimenduaz kontzientzia hartuz, Feldenkrais metodoak mugikortasun arina berreskuratzea proposatzen du, gorputza errespetatzen duen bide batez. Atsedena eta ongizatea dakartza, beste modu batez mugitzea irakatsiz, norbere buruaren eta sentsazioen adi egonez. 
Gorputza askatzera, mugimendu berezi bat zehaztera, zauri edo urritasun batzuk sendatzera, estresari lotutako tentsioak, jarrera txar batek eragindako akidura edo mota askotako minak (juntadurak, bizkarra...) goxatzera garamatza.
Oro har, metodoak gure ibilera hobetzeko bidea eskaintzen digu. 
Taldeko klaseak astero Ziburun, Elkarteen etxean, eta tailerrak asteburuetan.