Partikularrak eta profesionalak uholde arriskuari buru egiten laguntzea
Ziburuko hirian uholdeak gerta daitezke bi fenomeno natural batzen direlarik: euriketa gaitzak eta itsasaldi koefiziente handiak.
Biztanleak eta profesionalak fenomeno horiei buru egiten laguntzeko xedez, Hiriak babeski dispositibo bat erosteko diru laguntza bat proposatzen du, ur-hesiak. Kengarriak, behin-behinekoak eta ezartzeko errazak, uholdeen aurkako ate horiek irekidurak tapatzen dituzte ura eraikinetan sar ez dadin.
Laguntza hori uholde arriskupean diren hiriko eremuetan proposatua da, hots Encan-Zubiburu-Marinela, Untsin, Erreka-Zahar eta Oihan ttipiko eremuetan.
Hiriak gastu orokorren erdia hartuko du bere gain (BEZ barne), esleituriko diru laguntza 1 000 eurokoa delarik gehienez ur-hesi bakoitz.
Hunkituriko karrikak
- Aristide Bourousse karrika
- Aristide Bourousse karrika itsua
- Boga Boga karrikartea
- François Mitterrand etorbidea
- Gabriel Delaunay etorbidea
- François Turnaco karrika
- Jean Poulou etorbidea
- Chancerelle anaien plaza
- Koxe Basurco karrika
- Urdazuriko karrika
- Oihan Alde etorbidea
- Jean-Baptiste Duhau etorbidea
- Arnaud Massy karrika
- Oihan ttipiko hiribidea
- Atso lilien hiribidea
- Oihenart karrikartea
- Uhartia karrikartea
- Joseph Besselère etorbidea
- William Sharp plaza
- Golfeko etorbidea
- Erreka Zahar etorbidea
- Aldapa hiribidea
- Kattalin Aguirre etorbidea
- Untsineko bidea
- Pierre Larreteche ibilbidea
Laguntza eskuratzeko moduak
Hunkituriko karriketan kokatuak diren bizitegi edo lokal batean dabiltzanek laguntza eska dezakete honako moduen arabera:
1. Eskaera Ziburuko auzapez jaunari helarazi, honakoekin:
- Laguntza eskatzeko gutuna;
- Baieztatua eta izenpetua izan ez den aitzinkontua;
- Bizilekuaren frogagiria edo, merkatariei dagokienez, lokala okupatzen duelako frogagiria
2. Hiriko zerbitzuek eskaera aztertzen dute eta hautagarritasun baldintzak beteak direla segurtatzen dute;
3. Hiriak baimena eman ondotik, ur-hesiak eros daitezke.
4. Diru laguntza ordaindua izanen da ordaindutako faktura erakutsiz gero. Galdegileak honakoak bidaliko ditu mezu elektronikoz:
- Ordaindutako faktura;
- Muntatutako ur-hesien argazkia;
- Bankuko nortasun agiria.