Izurde handi bat badian

Sailak/Tags
    raz

    jokabide ona har dezagun

    Badu zenbait hilabete izurde bat dabilela Donibane Lohizune/Ziburuko badian. Izurde handi bat da (Tursiops truncatus), euskal itsasbazterreko espezie enblematikoa, hala itsasbazterrean nola itsas zabalean aurki daitekeena.

    Biarrizko Itsas Zentroko Iker Castègek eta Émilie Milonek argitzen gaituzte:

    "Izurde handiak badietan eta itsasadarretan sartzea ohikoa eta naturala da, besteak beste janari bila dabiltzalarik. Giza-jarduerei ohituak izan daitezkeen izurdeen presentzia ezagutua da munduan zehar. Gainera, ez da lehen aldia Donibane Lohizunen baten bat izatea: 2 000ko hamarkadan Randy ibili zen badian, baita Paquito ere Donostian edota Françoise Arcachongo badian 1980ko hamarkada bukaeran."

    Behatu, trabatu gabe 

    Izurde horren presentziak behaketa une paregabeak eskaintzen ditu eta euskal itsasbazterraren aberastasun ekologikoaren lekuko izaten da. Haatik, denen erantzukizuna eskatzen du.  
    Itsasontzi eta bainatzaileekin maiz edo luzaz harremanetan izateak herstura sor dezake eta lanjerosa izan daiteke animaliarentzat.

    Frantziako araudiak honakoak debekatzen ditu:
    - 100 metro baino gutiagora hurbiltzea Itsas Eremu Babestuetan (araudia ikusteko esteka),
    - Gibeletik ibiltzea edo harremanetan sartzen saiatzea
    - Hunkitzea, jatera ematea
    - Haren bidea moztea (itsasontziei zuzenduriko debekua) 

    Izurde handia basa-animalia da, eta giza-jarduerei loturiko hertsura handia jasaten du.
    Ez hurbiltzea funtsezkoa da  
    Bestalde, batzuek jokabide oldarkorrak ukan ditzakete edo eritasunak transmititu . . .
    Bere baitatik hurbiltzen bazaizu, geldo egon eta libreki urruntzen utzi.

    Araudi hori urratuz gero, honako isunak bil daitezke:
    - 750 € pertsona fisikoentzat 
    3 500 € legezko pertsonentzat 
    (ingurumenaren kodea).    

    Ez hurbildu 

    Animalia errespeta dezagun eta zuen segurtasuna berma dezagun 

    Animalia arriskuan edo zauritua dela iruditzen bazaizu, Pelagis deitu:  05 46 44 99 10