Udaberriko garbiketa

Sailak/Tags
    raz

    Ziburuko Hiria Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruñako hiriekin batzen da hondakinak biltzeko goiz bat antolatzeko Marinela-Zubiburuko auzotegian martxoaren 15ean, larunbata. 

    "Ziburutarrak bizi diren auzotegi batera joan nahi izan dugu hiriaren garbitasunerako egin beharreko taldeko indarrari buruz sentsibilizatzeko: gai horri dagokionez, hala Hiriaren nola biztanleen erantzukizuna da. Orduan, auzotegi bizi bat hautatu dugu, non ekintza hori denen begipean eramana izanen baita! Ereduzko ekintza ederra", azaldu du ingurumena eta auzotegietako bizitzaren ardura duen Jean-Mixel Dirassar axuantak.

    Horretarako, zatozte martxoaren 15ean, 10:00etan, Ziburuko Marinela ikastetxearen heinean, bilketa baterako Zubiburu eta Marinela eremuetan.

    Goiza bukatu eta, adiskidetasun-hurrupaldia eskainia izan zaie parte hartzaileen.