Uda segurtasunez

Sailak/Tags
    raz

    Ikasturte hondar honetan, Ziburuko hiriak uda segurtasun osoz iragateko sentsibilizazio goizaldi bat antolatzen du.  

    Uda lasaitzeko eta oporretara joateko garaia baldin bada, jestu onak oroitarazteko garai egokia ere izaten da, baita eguzki kolpeak, bero kolpeak saihesteko eta bainatzeko eremuen inguruko zaintza azkartzeko ere.

    Tailer praktikoak, guraso-haur jokoak, erakusketak eta Departamenduko suhiltzaileekin topaketa sokorrietako jestuak ikasteko... hiriak denei irekitako sentsibilizazio goizaldi batera gomitatzen zaituzte, jestu egokiak har ditzagun eta uda goxo eta lasaia iragan dezagun!

    Zatozte uztailaren 1ean Marinela eskolara, 9:30etik 12:30era!