2020ko urtarrilaren lehenaz geroztik, Euskal Hirigune Elkargoaren 24 herritan aldatu dira turismorako mublatuak alokairuan emateko eta gelak alokatzeko baldintzak.
Ziburun, turismorako mublatuen* jabeek, hemendik goiti, aldi baterako baimena eskatu behar dute bizitegiaren erabilera aldi baterako aldatzeko, hala agintzen baitu Eraikuntzaren eta Bizilekuen Kodearen L.631-7-1 artikuluak eta Euskal Hirigune Elkargoaren Elkargo Kontseiluaren deliberamenduz, EHEren webgunean ikus dezakezuna.
Araudi hori eman izanaren ondorioz, Ziburuko Herriak, 2019ko abenduaren 11ko deliberamendu batez, turismorako mublatuen erregistratzeko prozedura eman zuen plantan; horrek aukera emanen die beren bigarren bizitegia edo bizitegi nagusia osoki edo zati batean (biztanlearenean gela) alokatu nahi duten ostatu emaileei erregistratze zenbakia eskuratzeko, linean erreserba egiteko webguneetan alokairua (mublatuak, gelak) proposa ahal dezaten.
Urraspide hori horretarako webgune honetan egiten da: https://taxedesejour.communaute-paysbasque.fr/CU_paysbasque/
Urraspide horretan lagundua izateko, Ziburuko Hirigintza Zerbitzura jo ezazu:
05 59 47 92 86
changement.usage@mairiedeciboure.com
* Turismorako mublatua:
Turismorako mublatuak mublaturik diren etxeak, apartamentuak edo apartamentutxoak dira, alokairuan hartzen duenak bakarrik erabiliko dituenak, pasaiako bezeroei alokairuan eskaintzen zaizkienak, bezero horiek han bizileku hartuko ez dutelarik eta eguneko, asteko edo hilabeteko alokairupeko egonaldia eginen dutelarik (Turismo Kodearen L324-1-1 artikulua).
Oharra: turismorako mublatua bigarren bizitegia zaio jabeari. Bizitegi nagusia urtean gehienez 120 egunetan aloka dakieke turismoko bezeroei; 120 egunetatik harat, bizitegia turismorako mublatu bihurtu behar da.