Pocalette karrikako eta Auverniako Dorrearen plazako biztanleentzat antolaturiko biltzar publikoaren ondorioz, jaun auzapezak gune horiek landareztatzeko proiektu bat aurkeztu du.
Biztanleek urraspidean guziz parte har dezaten, ziburutar guziak landaketa tailer batean parte hartzera gomitatuak dira:
Ekainaren 24a, asteazkena,
09:30
Auverniako Dorrearen plaza
Proiektuaren ardura duten
berdegune arloko enpresen gidaritzapean, tailerrak landare motak ezagutzeko eta
landatzeko bidea eskainiko du.? Nahi duten parte hartzaileek beren
baratzezaintzarako materiala ekar dezakete (eskularruak, tresna ttipiak, etab.)
Ekintzaren ondotik, biztanle boluntarioek landare multzo eta
landare igokari batzuen artatze lanetan parte hartzen ahalko dute.
Tailer pedagogiko bat ere proposatuko zaie San Mixel ikastetxeko ikasleei, ekainaren 25ean, osteguna, goizean.
Familian, lagun edo auzokide
artean, zatozte belaunaldien arteko une goxoa bizitzera gure bizi ingurumena
edertzeko.
Saldoan etorriko zaretela
espero dugu!

