Sorkuntza-ikastaro bat Bixintxoetako munduaren bihotzean
Uda honetan, Ziburuko Herriko Etxeak ohiz kanpoko arte-abentura batean parte hartzea proposatzen die gazteei: Bixintxoetako ibilaldietan baliatuko den leku irudikapen ibiltari bat sortzea.
KiLiKA konpainiak asmatu duen Aña txotxongilo erraldoiaren inguruan abiaturiko lanaren ildotik doa proiektua. Erdi emazte, erdi arraina den itsasoko pertsonaia hori itsasotik ateratzen da urtero ziburutarrekin biltzeko xedez Ziburuko bestak kari.
Ikastaro horren bitartez, gazteek elementu eszenografiko berri baten eraikitzean parte hartuko dute: txalupa zahar bat leku irudikapen ibiltari bihurtuko dute, Bixintxoetako ibilaldiak aberastuko dituena 2027ko urtarriletik goiti.
Noiz: uztailaren 20tik, astelehena, 31ra, ostirala
Non: Ikastolan
Nor: 10/15 urte arteko haur eta nerabeak
Izena emateko: 05 59 24 65 58
- François Dussourd, eszenografoa, taula zuzendaria eta muntadura, jantzi eta teatro puska sortzailea;
- Arnaud Sauvage, antzerki eta zirku festibaletako zuzendari teknikoa, leku irudikapen eraikitzailea eta argi sortzailea;
- Céline Maugard, ikastaroaren animatzailea.
Arte-eraikuntza tailer jostagarria
Txalupa zahar bat muntadura ibiltari bihurtuz, gazteek Bixintxoetako itsas-mundu fantastikoan inspiraturiko leku irudikapen bat asmatuko eta eraikiko dute denek elkarrekin.
Proiektua osatuko dute honakoek:
- txalupa bat leku irudikapen bihurtzea orgatxo baten gainean muntaturik;
- itsasoa, uhinak eta ekaitza aipatzen dituzten elementu mugikorrak eta mekanismo soilak sortzea;
- belak, osagarriak eta apaindurak ezartzeko egitura aldakor bat sortzea.
Ikastaro osoan zehar, parte hartzaileek karrika arteen eta ikuskizun biziaren gibelaldeak ezagutuko dituzte antze desberdinen bitartez: zur lana, muntatzeko teknikak, tindatzea eta koloreztatzea, elementu mugikorrak sortzea, osagarriak sortzea eta elementu eszenografikoak.
Ikuskizun biziaren lanbideak ezagutzea
Leku irudikapena sortzeaz gain, ikastaroak profesional sutsuekin biltzeko eta maiz gaizki ezagunak diren arte- eta teknika-lanbideak ezagutzeko aukera eskainiko die gazteei: eszenografia, leku irudikapenak eraikitzea, argiak sortzea, karrikako ikuskizuna edota zirkuaren mundua.
Ikastaroaren hitzordu nagusiak
Uztailaren 20a, astelehena
Esku hartzaileen, haien ibilbideen eta sorkuntzen aurkezpena, ikastaroaren egitarauaren aurkezpena, eta Luhusoko leku irudikapenen lantegien bisita (13:30etik goiti).
Uztailaren 22a, asteazkena
Bidarterako ateraldia Le Cirque Hirsute konpainiaren Cosmicomic ikuskizunaren muntaketa ikusteko, artistekin biltzeko eta ikuskizuna ikusteko.
Uztailaren 31, ostirala
Ikastaro ondoko emanaldia egunaren bukaeran, familien eta hautetsien aitzinean, berantago zehaztuko den formatu batean.
Talde-sorkuntza bat hurrengo Ziburuko bestetarako
"Eszenografo ikastunak" ikastaroan parte hartuz, gazteek tokiko kultura-bizitzan guziz erroztatua den arte-sorkuntza batean parte hartuko dute. Añaren mundu fantastikoa aberasteko eta hurrengo Bixintxoak markatzeko aukera paregabea!

