6 biltzar nagusi
Bost egun finkatuak izan dira auzotegietako batzordeen biltzar publikoak antolatzeko, aldi oro 18:30ean:
- Martxoaren 20a, astelehena – Zokoa-Untxin auzotegiko batzordea - Zokoako AGAZ ohiaren motrizitate gela
- Martxoaren 22a, asteazkena – Bordagain - Sopitenia auzotegiko batzordea - Bordagaineko dorrea
- Martxoaren 29a, asteazkena - Marinela – Zubiburu auzotegiko batzordea – Sardara gela
- Apirilaren 5a, asteazkena - Oihan Alde auzotegiko batzordea – Sardara gela
- Apirilaren 6a, osteguna - Hiri barnea - Gurutze Gorria auzotegiko batzordea – Gurutze Gorriko ikastola
Bestalde, Erreka Zahar – Gurutze Saindu auzotegiko batzordeari dagokionez, kide guti dituelakoan, biltzar hori oldar berri bat pizteko eta bulego berri bat hautatzeko aukera izan daiteke, ideia ugari baitira auzotegia animatzeko. Biltzarra apirilaren 24an iraganen da, astelehena, 18:30ean, Béthanie-n.
Hiriko argien erreformari buruzko bilana
Biltzar horiek izanen dira hiriarentzat urteko proiektuak aurkezteko, auzotegi bakoitza zertan den aipatzeko eta hiriko argien erreformari buruzko puntua egiteko aukera. Kontsumoaren aldetik, lehen estimazioak baikorrak badira ere, neurri hori baliagarri dela agerian ezarriz, hiriak herritarren iritziak bildu nahi ditu erreforma alde guzietatik estimatzeko eta, beharrez, egokitzeko.