2026ko Lur & itsas afaria

Sailak/Tags
    raz

    Lurreko eta Itsasoko zaporeen bila!    

    Tokiko gastronomia arduratsua eta sortzailea 


    Ekitaldi honek tokiko eta kalitatezko elikamolde iraunkorra ezartzen du ohoretan, lekuan berean ekoizleek berek apailaturiko jakiekin, banaketa-bide laburretatik jalgiriko ekoizkinekin.

    @Komcebo

    Araua  

    Nork bere afaria libreki osatu dozena bat salmahairen artean, ingurumena zaintzen duten ohituren alde engaiaturiko eragileek eramanik.

    Lurraren aldetik – Idoki labela 

     Itsasoaren aldetik – Pleine Mer elkartea

    Besta giroko gaualdi arduratsua

    Gaualdia 19:00etan hasiko da "Ay Mama !" taldearekin. Ondotik Patxi eta Konpainiaren mutxikoak.

    Ekitaldiak daramatzan baloreei jarraikiz, zenbait ekintza zehatz plantan ezarriak dira ingurumena ahal bezain guti kaltetzeko xedez:

    • Baxera ekologikoak: konposta edo berrerabil daitezkeen edukitzaileak, botatzeko plastikorik gabe
    • Hondakinen bereizketa: biohondakinak eta hondakin birziklagarriak botatzeko bilguneak
    • Publikoaren parte hartze aktiboa: gomitei beren mahai tresnak ekartzea eskatua zaie, hondakinak murrizteko jestu xume baina erakingorra

    Baliabideen erabilera murriztea, janaria xahutzea baztertzea eta ohitura arduratsuak sustatzea, hori da ere Lur & Itsas afaria.

    Engaiamendu azkarra


    Besta-hitzordu gozo honen bitartez, Herriko Etxeak laborantza sailak eta tokiko itsas-sailak sustatzen dituela berresten du, kontsumitzeko modu argiago eta arduratsuago batera sentsibilizatuz ere.

    Hurbileko elikamolde baten alde engaiaturiko bi partaide 

    Pleine Mer elkarteak gizakiaren neurrirako eta itsasoko baliabideak begiratzen dituen arrantza defendatzen du: tokiko arrantza, zentzuzkoa, itsasontzi ttipietan, marinelei bizitzeko bidea eskaintzen diena.

    1992an sorturiko Idoki Labelak 90 euskal ekoizle biltzen ditu ondoko helburuen inguruan: etxaldeen industrializazioa saihestea, baserrialdeko enpleguak mantentzea eta lurraldeko laborariei beren etxaldeko jardueratik bizitzeko bidea eskaintzea. Ekoizleek beren etxaldetan produktu kimiko sintetikorik (ongailuak, pestizidak) ez erabiltzea ere hitzematen dute.