Festibalaren lehen asteburuan, artistak kontalari bihurtuko dira. Zoramendu eta sorginkeria zalea zen Maurice Ravelek ipuinak arras gustuko zituen, inspiragarri eta soinu-munduz aberatsak direlarik: festibalak mundu fantastiko honetara gomitatzen zaituzte!
Ziburun, agorrilaren 24an, mundu mailako bakarlari handienetako lauk – Tabea Zimmermann, Bertrand Chamayou, Alena Baeva eta Vadym Kholodenko - leku irudikapen fantastikoak eta pertsonaia zoragarriak erakutsiko dizkizute. Itsaslaminak, gnomoak, maitagarriak, ninfak, ihiztariak eta satiroak biziaraziko dituzte. Asteburu zoragarri honen segida hartuko dute Katia et Marielle Labèque artista ospetsuek, baita Bordele Akitaniako Orkestra Nazionalak ere, Donibane Lohizuneko Tanka aretoan, agorrilaren 24 eta 25ean.
Halaber, festibalak bi kontzertu proposatuko ditu Errekoletoak gunean, irailaren 2 eta 4an. Egitaraua: kantu tradizionalak eta sorkuntzak ematen dituen Hegiak euskal taldea, eta Bertrand Chamayou piano joilea, Erik Satie eta John Cage musikagileei eskainitako programa batekin, sari bat baino gehiago irabazi dituelarik.
Argibideak eta txarteldegia:
www.festivalravel.fr / Turismo bulegoak