Programa egilearen tailerra

Sailak/Tags
    raz

    Gunearen memoriari buruzko tailerra eta itxaropenak biltzeko tailerraren ondotik, programa egilearen tailerra bi egunetan antolatua izan da ahal bezainbat jendeei parte hartzeko bidea eskaintzeko xedez.  


    Aldi honetan, parte hartzaileak hirigile eta programa egile baten larruan jarri beharko dira! 

    Zehazki, betekizun bat proposatuko zaie parrte hartzaileei: etorkizuneko auzotegiaren plana marraztea, proiektuaren geografia, material eta teknika arloko hertsadurak kontuan hartuz, beste taldeei aurkeztu eta antolaketaren egokitasunaz konbentzitu aitzin!

    Horrez gain, beren burua Encan auzotegiko egunerokotasunean proiektatzera gomitatua izanen dira... 2035ean! 

    Helburua? Urri eta azaroko tailerretan adierazitako itxaropenetan oinarrituz, asmoak lehentasunen arabera sailkatzea, proiektu-planean kokatzea eta proiektuaren erronkak eta hertsadurak hobeki ulertzea. 

    Horretarako, taldeka, mapak, lehen tailerretan bildutako asmoak eta parte hartzeko orriak emanak izanen zaizkie parte hartzaileei. 

    Tailerra urririk da, izena eman behar da baitezpada: izena eman hemen

    Kasu, saio bakoitzean 120 lagunek parte har dezakete gehienez.
    Tailerrak abenduaren 16 eta 17an iraganen dira, 18:30etik 21:30era, Errekoletoan kaperan: harrera 18:15ean hasiko da. Janari mahai bat eskainia izanen da tailerraren denboran . 

    Haurrak ongi etorriak dira! 

    Animatzaile baten ardurapean, 3 urtez goitiko haurrendako harrera gune bat izanen da. 3 urtez peko haurrak gurasoen ardurapean egonen dira.