2022ko urtea: gauzatutako proiektu asko eta kontu sendoak
Zinegotziek 2022ko bilana egin dute, hiriak egituratzen dituzten inbestimendu askoren gauzatzeek markaturik, hala nola:
- Marinela eskolako zabaltzea eta eskola publikoen bateratzea;
- Elkarte lokal berri baten sortzea Kirol Zelaian;
- Bizi eremuaren hobetzea ondoko ekintzen bidez:
Sareen berritzea eta lurperatzea
Bideen konponketa
Hondakinak botatzeko guneen lurperatzea
Aparkalekuak belarrez estaltzea bero guneak murrizteko
- Kultur politika bat plantan ezartzea, erabilera anitzeko gelaren hornitzearekin;
- Helgarria, eko-asmatua eta elebiduna den webgune baten sortzea;
Hots, gauzatutakoaren tasa oso handia, %92raino aurten, hirian bizkortasun handiaren adierazle.
Aldi berean, dirua baztertu ahal izan dugu postu desberdinetan, besteak beste funtzionamendu gastuetan, aldaketa eskaeretan (elkargoak hartzen duen zerga higiezin arloko tratuen gainean), aurreikusitakoa baino gehiago izan direlarik. Horri esker, milioi bat euroko soberakina atera dugu, 2023ko inbestimenduan zuzenean esleitua, hots hirirako ekipamenduen sortzean.
Aurrekontu dinamiko baten proposamena, guziz bertutezkoa eta inklusiboa
Zergei dagokienez, oinarriak aldatzen dira inflazioaren araberakoa izateko, baina tasak aitzineko urteetan bezala egonen dira.
Funtzionamendu gastuak gora joanen direla aurreikusten dugu, beti ere inflazioarengatik: energiaren prezioa, erregaien prezioak, eraikitzeko lehengaien kostuak (+%8). Dirua baztertzeko neurriak plantan ezarri ditugu funtzionamendu postu guzietan emendatze hori menperatzeko (langileen kargak menperatzea, energia gutiago xahutzeko neurrien onarpena, etab.) eta, horrela, hiria egituratzeko inbestimenduak diruztatzeko bidea mantentzeko.
Inbestimenduari dagokionez, zinegotziek 2023ko norabide nagusiak eztabaidatu dituzte, 4,5 milioi euroko aurrekonturako, " hiri iraunkorra, inklusiboa eta erresiliente baterako" eraikia, lau ardatz nagusiren inguruan pentsatua:
- Hiri antolaketa eta bizi eremua:
Hiri barna antolatzeko ikerketak, zirkulazio eta aparkatze ikerketa: 70 000 €
Zelai Gunerako eta elkarte lokalerako sarbidearen antolaketa: 150 000 €
Bideen konponketa - Energia urritasuna eta karbono kostua murriztea:
Hiriko eraikinen zaharberritze energetikorako obrak: 350 000 €
Bi haize-erroten jartzea hiriko zentro teknikoan ibilgailu elektrikoak hornitzeko: 23 000 €
LED plana azkartzea hiriko argietan: energia asko xahutzen duten usaiako argiak ordezkatzea LED argiekin, energia gutiago kontsumatzen dutelarik - Ura eta ingurumena:
Edateko uren eta saneamendu sareak berritzea eta lurperatzea (Larruneko etorbidea eta Abeberry etorbidea), bainatzeko uren kalitateari zuzenean eraginez;
Euri urak eskuratzeko upel baten jartzea zentro teknikoan karrika garbigailua hornitzeko eta loreak, landareak eta kirol zelaia ureztatzeko: 130 000 € - Inklusioa:
Altxagailu baten jartzea eliza aitzinean, elbarrituei sartzeko bidea emateko: 107 000 €
Mediateka gaurkotzea kultura gune bizia eta denei helgarria izan dadin: 80 000 €
Gure biztanleen beharrei erantzuten dien aurrekontua, kontuak orekatuak mantenduz, dio auzapezak.
Eztabaida otsailaren 16an burutua izan denez, 2023ko aurrekontua martxoaren 16ko hiriko kontseiluan aurkeztuko da bozkatua izateko.