Obrak D810 errepidean 2025eko otsailetik ekainera

Sailak/Tags
    raz

    Otsailaren 17tik ekain bukaera arte, Euskal Hirigune Elkargoak edateko uraren eta saneamenduaren sareak berrituko ditu, RD810 errepideko luzeran, Ziburuko Jean Jaurès etorbidea eta Urruñako Paul-Gélos karrikaren artean kokatutako tartean.  

    Uraren kalitatea zaintzeko obrak RD 810 errepidean, Ziburu eta Urruña artean 

    Obren helburua: ur sareak gaurkotzea kalitatezko ura bermatzeko eta gure ingurumena zaintzeko. Beharrezkoa den inbestimendua, 1960ko hamarkadako hodi batzuk hauskorrak direlarik

    Otsailaren 17tik aitzina, nahasmenduak izanen dira eremu horretan. Obrak 5 urratsetan eginak izanen dira.
    Denen segurtasunerako, zirkulazioa eta aparkatzea egokituak izanen dira: 

    • Abiadura 30 km/h-etara mugatua izanen da obragunearen heinean;
    • Zirkulazioa aldizkakoa izanen da, argiek edo langileek kudeaturik, obragunearen kokapenaren arabera;
    • Ibilgailuak bide bakarrean ibiltzen uzteko, aparkatzea debekatua izanen da karrikaren bi aldeetan.

    Saltegietarako bidea mantenduko da, ikusgaitza izanen bada ere. Obra garaian, zuen merkatarien aldera elkartasuna erakustera gomitatzen zaituztegu, eta obragunean gora edo behera aparkatzera, saltegi horietan ibiltzen segitzeko

    Ordezko bideak, bizikleta, autobusa, autokidetza… ahal bezain laster, obragunea saihesteko beste bideak probatzera gomitatzen zaituztegu . 

    Garai horretan, errepide horretatik ibiltzea ez da erraz izanen, haatik, obralariak lekuan berean izanen dira eta zuen galderei erantzuteko prest egonen. Ez duda haiengana jotzea. Trabak ahal bezainbat murriztera ahalegintzen dira .
    Xehetasun gehiagorako, dosier horren ardura duten Euskal Hirigune Elkargoko teknikariekin harremanetan jar zaitezke 05 59 70 34 35 zenbakira deituz.