Obren helburuak dira:
- ur zikinen eta euri-uren sareak bereiztea, Euskal Hirigune Elkargoaren eskutik;
- lurrez kanpoko sare idorrak lurperatzea (argindarra, zuntza, telekomunikazio sareak, etab.), Hiriak kudeaturik;
- bidea konpontzea, Hiriaren eskutik.
Obrak 2025eko ekainean bukatuak izanen dira. Obren denboran, etorbidean berean eta honi datxezkion karriketan ibiltzeko eta aparkatzeko arauak egokituak izan dira.
Elkargoak bere ahalegin guziak egiten ditu obren epea murrizteko eta herritarrak ahal bezain guti trabatzeko, eta zure gogo onaz eskertzen zaituzte.