Elkartasunezko Eguberri #4!

Sailak/Tags
    raz

    Laugarren urtea da Ziburuko GEUZak Elkartasunezko Eguberri ekintza antolatzen duela 0-18 urte arteko haurrentzat! 

    Hastapen batean, Ziburutarrak egoera ez egonkorrean den familia baten haur bati zuzendutako opari berri bat erostera gomitatuak dira, GEUZaren ardurapean, berdintasuna, diskrezioa eta trazabilitatea segurtatzeko. Ondotik, GEUZak opariak emanen dizkie haurrei une paregabe baten denboran. 

    Elkartasunezko opariak

    Haur ziburutar bati opari bat egin nahi dion oro Ziburuko GEUZarekin harremanetan jartzera gomitatua da. Emaileak oparia osa dezan, abenduaren 6a baino lehen, haurrari buruzko informazio orokorrak emanak izanen zaizkio (salbu izena, abizena, helbidea, anonimotasuna eta diskrezioa segurtatzeko xedez), opari berdina bi aletan ez izatea eta oparirik ez ahanztea delarik helburua.

     

    Nola osatu oparia?

    Emaileak du oparia hautatzen eta erosten, GEUZaren aldean izena eman eta, irizpide batzuk errespetatuz:

    • Opari berria, jatorrizko estalkian;
    • Opari paperik ez, GEUZa da horretaz arduratuko;
    • Oparia haurraren adinari egokitua izan behar da;
    • Opariak 12 eta 25€ arteko balioa ukan behar du;
    • Horrez gain, haurrari zuzendutako hitz bat, karta ttipi bat idaztea proposatua zaio emaileari.
    • Hori dena abenduaren 6an eguerditan berantenik utzi beharko da Ziburuko GEUZan.

     

    Ziburuko GEUZa:
    ccas@mairiedeciboure.com – 05 59 47 92 87

    François Turnaco karrika (haurtzaindegiaren gainean) – 64500 ZIBURU

    Familiendako une paregabea

    Ekintzaren bigarren urratsa, opariak haurrei eskaintzea. Haurrak beren familiekin besta giroko arratsalde jostagarri batean parte hartzera gomitatuak izanen dira: hitzik gabeko zirku ikusgarria, haur eta gurasoendako tailerrak eta krakada partekatua izanen dira arratsaldean zehar, Bizar Zurik opariak banatu arte.

     

    0-18 urte arteko 80 bat haur ziburutarrei zuzendua zaie elkartasunezko ekintza hori, dio Sabrina Berrouetek, GEUZaren lehendakariordea. 2020an plantan ezarri dugunetik, urte batetik bestera ohartzen gara ekintzak arrakasta handia biltzen duela Ziburutarren aldean, eta esku zabaleko oldar polit hori bultzatu nahi dugu!”