Nire osasunaren giltzak tailerra

Sailak/Tags
    raz

    60 urte baino gehiago dituzu? 
    Urririkako 7 tailer ludiko eta dinamikoren bidez, zatoz osasunari buruzko oinarrizkoak berrikustera!
    Hitzordua Ziburuko Bordagaineko Dorrean. 
    Baionako CLICak eta Ziburuko GEUZak antolaturik.

    Azaroaren 7a, astelehena: Elikamolde on baten sekretuak - 10:00-12:00

    Florence Blanvillain dietalariak animaturik.
    Elikamoldeari buruz gogoetatzea, jateko ohitura onak ezagutzea edo berriz hartzea, pisu ez gehiegi hartzea, janari gainestalkietako etiketak ulertzea. 

    Azaroaren 14a, astelehena: Egokia zaizun jarduera baten onurak - 10:00-12:00

    Anneke Schroff larrialdietako medikuak eta Julien Loustau egokitutako jarduera fisikoko irakasleak animaturik.
    Maila fisikoan, psikikoan eta sozialean eta arriskuen ttipitzean kirolak dituen abantailei buruz informatzea.
    Jantzi erosoak gomendatuak.

    Azaroaren 21a, astelehena: Bihotza, kirola eta elikamoldea - 10:00-12:00

    Nicole Alexandre kardiologoak eta Christophe Leborgne sukaldeburuak animaturik. 
    Bihotza eta beste organoen ibiltzeko moldea, arrisku faktoreak eta sintomak ezagutzea. 
    Elikamoldearen bidez eta diru guti xahutuz, bizi higienea hobetzea.

    Azaroaren 28a, astelehena: Estresa kudeatzea - 10:00-12:00

    Julia Chaperon psikomotrizitate arloko profesionalak eta CLICak animaturik.

    Norbere buruarekiko estimua garatzea, gorputza ezagutzea, loa hobetzea, estresa ttipitzea eta gizarte loturak sortzea.

    Abenduaren 5a edo 12a, astelehenak: Gorputzaren inguruan - 10:00-12:00

    Marion Giuge osteopatak animaturik.
    Jarrera onak hartzea, adinari lotutako arazo zenbait aitzintzea, bizkarreko giharrak lantzea. Jantzi erosoak gomendatuak.

    Abenduaren 12a, astelehena: Prebentzioa eta detekzioa - 10:00-12:00

    Azalée dispositiboa
    Prebentzioa eta osasunaren sustapena zer den jakitea eta patologia batzuen detekzioari buruz informatzea. 

    Abenduaren 19a, astelehena: Mantalak hartu, kozinatuko dugu - 10:00-13:00

    Christophe Leborgne sukaldeburuarekin.
    Kozinatzeko tailerra eta bertan apailatutako bazkaria partekatzea. 

    Urririk - Izena eman behar GEUZaren aldean:
    05 59 47 92 87 - ccas@mairiedeciboure.com