Newsletter N°2- Lehen haurtzaroa

Sailak/Tags
    raz

    Haurtzaindegiko berriak: musika, ezagutzak et Eguberriko apailuak

    Ikasturte hastapenetik, EKILORA elkarteko Lukenek haurren gogoa musikari pizteko saioak animatzen ditu. Bi astetarik behin, une berezi horiek ttipi-ttipiei soinuak, musika tresnak eta erritmoa ezagutzeko bidea eskaintzen diete, giro goxo eta parte hartzailean.

    Haurtzaindegiak Gustuaren Astea ere ospatu du, zentzumenen aldetik berritasunak ezagutzeko ekitaldi nagusia.     



    Egitaraua: 

    • esne desberdinak dastatzea (behia, ardia, ahuntza, oloa, kokoa),
    • usna-botilak sortzea eta egoskinak dastatzea,
    • tindu naturala aza gorri zuku eta zitroinarekin,
    • janariak ontziz aldatzea motrizitate fina garatzeko

    Haurren zentzumenak akuilatzeko, jakin-mina pizteko eta autonomia bultzatzeko hainbat esperientzia.

    Azkenik, lantaldeak eta ttipiek Eguberriko bestak apailatu dituzte, besteak beste izeia eginez, urtero lehiaz igurikaturiko sorkuntza eta lagun arteko unea.ue année.


    Mota anitzeko jarduera horiek haurtzaindegiak haurrei ingurumen aberatsa, akuilagarria eta bihotz onekoa eskaintzeko duen xedea irudikatzen dute, non ezagutza bakoitza ikasteko eta loriatzeko aukera bihurtzen baita.