Antzerki ikastaldea - 2026ko otsailean
Neguko oporretan, Ziburuko Herriko Etxeak urririk den antzerki ikastaldia proposatzen die 14 eta 25 urte arteko gazteei.
2026ko otsailaren 16tik 21era, Urdin konpainiarekin, parte hartzaileek ikuskizun ibiltaria sortuko dute Ziburuko karrika eta leku adierazgarrietan, adineko ziburutarren lekukotasunetan oinarrituz.
Egitaraua: antzerkia, mugimendua, gorputz adierazpena eta talde-sorkuntza, iraganaren oroimena eta biharko hiriari eskainiriko behakoa nahasiz.
Emaitza
publikoa: otsailaren 21ean, 17:00etan
Gaitasun berezirik ez da eskatzen
Izena eman: 06 10 75 45 61
Gurasotasuna
Ziburun, 2025eko gurasotasunaren hitzaldi zikloaren berri
2025ean, Ziburuko Herriko Etxeak gurasotasunari eskainiriko hitzaldi-eztabaida ziklo bat proposatu du, Artis Mental elkarteko Cédric Semperek animaturik. Hiru gai nagusi aipatuak izan dira gurasoak gaurko heziketa erronketan laguntzeko.
Haurrak numerikoaren bidean laguntzea
Lehen hitzaldia numerikoaren erabilerari buruz izan da: pantailak, sakelakoak, sare sozialak, bideo jokoak. Cédric Semperek erreferentzia zehatzak ekarri ditu gurasoak muga argiak jartzen laguntzeko, haurren beharrak ulertzeko adinaren arabera, eta elkarrizketa lasaia plantan ezartzeko erabilera numerikoen inguruan.
Bigarren mailan sartzea eta nerabezaroa: funtsezko urratsa
Bigarren topaketa bigarren mailarako trantsizioari eta nerabezaroaren hastapenari eskainia izan da. Hizlariak gazteak aldaketa-garai horretan laguntzeko bide batzuk aurkeztu ditu: autonomia, zirraren kudeaketa, harreman sozialak, familia galtzarreko komunikazioa. Une horrek maiz erabakigarria den iragate horren erronkak aipatzea ahalbidetu du.
Gazteen buru osasuna: denen arazoa
Azken hitzaldia haurren eta nerabeen buru osasunari buruz izan da. Parte hartzaileek ezinegonaren seinaleez ohartzeko garrantziari, zirraren adierazpena sustatzeari eta gurasoak, eskola eta heziketa-eragileen arteko lankidetza azkartzeari buruz trukatu dute. Prebentzioa eta entzutea trukaketen bihotzean.
Familiak sustatzeko ziklo bat
Hiru hitzordu horien bitartez, Ziburuko Herriko Etxeak erreferentziak, tresnak eta gogoeta guneak eskaini nahi izan dizkie gurasoei, gaurko heziketa erronken inguruan. Gurasotasunari buruzko beste ekintza batzuk proposatuak izanen dira ikasturtean zehar.


