Aisialdi zentroko udazkeneko oporren berri
Udazkeneko oporrak ezagutzaz josiriko bi aste bizi eta aberats bizitzeko aukera izan dira aisialdi zentroan. Lantaldeek hari nagusi baten inguruko egitaraua apailatu zuten: zirrarak, alde guzietatik ikertuak eta adin tarte bakoitzari egokituak.
Hala murgiltze ereduko nola elebakarreko saileko ttipientzat, egunak ipuinez, adierazpen jokoz, sorkuntza tailerrez eta zentzumen-jarduera ugariz beteak izan dira. Haurrek bozkarioa, beldurra, lasaitasuna edota haserrea menperatu dituzte, erritu, dantza, motrizitate ibilbideen bitartez, baita beren zirraren liburuxka sortuz ere. Kanpoan airea hartzeko, Ttiki Leku, Grenadine et Crayonnade edota hondartzara joan dira.
Ama eskolako 2. eta 3. urtekoak “zirraren uhartera” bidaiatu dira: hareazko gaztelu lehiaketa, sukaldaritza tailerrak, arte-sorkuntzak eta joko handiak. Lehen mailako haurrek taldekako proiektuak, kirol-desafioak, Wow Parkerako eta Planète Parcerako ateraldiak, argazkilaritza rallyak eta konfiantza eta baloreen inguruko tailerrak aldizkatu dituzte.
Beren aldetik, nerabeek egitarau bizia ukan dute: bideo-proiektua, kirolak, kultura-ateraldiak, natura saioak IEZIrekin, gaikako gaualdiak eta egun bat Donostian. Autonomia, sorkuntza eta une partekatuen arteko oreka polita.

Oporrak
“Halloween” krakada baten inguruan bukatu dira, familiekin.
Mozorroei,
apaindurei eta goxokiei esker, lagun arteko uneak oporrak giro goxoan bukatzeko
bidea eskaini du, zentroaren izpirituarekin bat eginez: elkarrekin bizi, lotura
eta lagun artekotasuna sortu.e ensemble, créer du lien et de la convivialité.

Azaroko eta abenduko asteazkenak: sorkuntza, elkartasuna eta besta giroa
2025eko azaroa eta abendua sorkuntza eta ezagutzaren lelopean antolatuak izan dira aisialdi zentroan. Ama eskolatik lehen mailara, talde guziek arteak, kirolak, sentsibilizazioa eta besta nahasi dituen egitarau aberatsean parte hartu dute.
Ama eskola: kolore anitzeko munduars
Ttipien sailean, “Kolore anitzeko” gaiak ditu jarduerak gidatu.
Haurrek koloreak, ekaiak eta munduko kulturak ikertu dituzte
sorkuntza-tailerren bitartez: zuhaitzak eta loreak, landare-margolanak,
apaindura koloretsuak, mota anitzeko osagarriak, edota Matisse eta Picasso
artisten obretan inspiraturiko jarduerak.
Ama eskolako 0. eta 1. urtekoek
ipuinak entzun dituzte mediatekan, eta 2. eta 3. urtekoek “Imagori” ikuskizuna
ikusi dute. Kirol-jokoek, motrizitate ibilbideek, zentzumen-ezagutzek eta
sukaldaritza tailerrek (Eguberriko orefin bixkotxak adibidez) osatu dituzte
asteazken alai horiek. Abendua besta giroan bukatu da “Denak pijaman”
egunarekin, Eguberriko gosariarekin eta bestetarako apainduren sortzearekin.
Normal 0 21 false false false FR X-NONE X-NONE
Lehen maila: desberdintasuna, irekitasuna eta elkartasuna

Lehen maila: desberdintasuna, irekitasuna eta elkartasuna
Lehen mailako haurrentzat, asteazkenak Desberdintasuna -
Irekitasuna - Ahalmen urritasuna gaiari eskainiak izan dira, Téléthon
ekitaldiarekin loturan. Haurrek sentsibilizazio jokoetan, trukaketetan eta
tailer berezi batzuetan parte hartu dute: aldizkako lasterketa itsuen moduan,
kirol egokituak, elkartasunezko sorkuntzak. Sormena ere akuilatua izan da:
KiLiKa konpainiak animaturiko itzal antzerkia, karrik’artea begiak hetsirik,
taldekako jokoak eta ihes jokoak 2. ziklokoentzat. 3. ziklokoek Téléthon ekitaldiari eskainiriko lanak egin dituzte,
beren herritar-engaiamendua indartuz. Horrez gain, La Louve (Otsemea)
ikuskizuna ikustera joan dira Donibane Lohizunen.
Asteazken horiek haurrei adierazteko,
lankidetzan aritzeko eta besteei irekitzeko bidea eskaini diete, beren
arte-sentikortasuna eta elkartasun izpiritua garatuz.


