Newsletter N°2 - Hezkuntza

Sailak/Tags
    raz

    Arte-, Kultura-, Zientzia- eta Kirol-Heziketa programa, irailetik abendura

    2025-2026 ikasturtean, bigarren aldikotz, arte-, kultura-, zientzia- eta kirol-heziketa programa eraman du Ziburuko Herriko Etxeak, Hezkuntza Nazionalarekin eta hiru ikastetxeetako irakasle taldeekin lankidetza hertsian. Ipar Euskal Herriko Arte- eta Kultura-Heziketa (AKH) urraspidean sartu den programak, 2023an apailatua, ikasle guziei ibilbide aberatsa, helgarria eta koherentea eskaintzeko xedea du, kultura-irekitasuna eta ezagutza sustatuz.

    Eskolaldian eramaniko ekintzek haurrak haien autonomia, sormena eta izpiritu kritikoa garatzen laguntzen dituzte ama eskolatik lehen mailara, heziketa taldeen proiektu pedagogikoak ere sustatuz.

    Elkarrekin apailaturiko katalogo bat helarazi zaie irakasle guziei, proposaturiko jarduera prestetan parte har dezaten, nahi izanez gero. Hona aurten proposaturiko jarduera batzuk:

    Musika eta Ikuskizun Bizia

    • Cmr musika-heziketa ibilbidea: Frantziako Cmr federazioak 45 minutuko musika saioak proposatzen dizkie astero hiru ikastetxeetako 4. eta 5. urtekoei urtarril honetatik goiti eta ikasturte bukaera arte, denei musikarako bidea erraztuz.
    • Soinu-ekaien ikerketa: abenduan, ama eskolako 4 ikastaldek 2 soinu-sorkuntza tailerretan parte hartu dute, LagunArte konpainiak proposaturik UP! ikuskizunaren inguruan. Ibilbidea abenduaren 9an hasi da Guy Poulou erabilera anitzeko gelan, eskolako emanaldi batekin.

    • Eguberriko ikuskizuna: urtero bezala, Herriko Etxeak eskolan dabiltzan haur guziei (ama eskolan eta lehen mailan) ikuskizun poetikoa eskaini die urte bukaera ospatzeko.

    Kultura eta Irakurraldi Publikoa

    • Mediaketa ezagutzen dut: ikasturte osoan zehar, ama eskolako ikastaldeek François Rospide mediateka bisitatzen dute: taldekako irakurraldiak, liburu bainua eta maileguz hartzeko aukera. Une horiek haur ttipien irudimena eta mintzaira garatzen dute.     
    • Mediatekan nire gain ibiltzen ikasten dut: lehen mailako ikasleei aukeran proposaturiko ibilbidea, irailetik ekainera, 30 tarteekin urtean. Haurrek beren burua kokatzen eta eskuragarri diren baliabideak erabiltzen ikasten dute (albumak, eleberriak, komikiak, multimedia).
    • Euskarazko literatura bihozkada: irailean, lehen mailako 1. eta 2. urtekoek euskarazko haurrendako liburuen inguruko topaketa batean parte hartu dute. Ondotik, Ikusi Mikusi liburu azoka bisitatu dute urriaren 10ean.    
    • Ikusmen-arteakPoints de Vue festibalaren harira, Ziburuko Herriko Etxeak artista egonaldi bat aterpetu du. Obra bat sortua izan da Ttiki trinketaren aitzinaldean eta ikasleekin eramaniko elkarrizketek esperientzia hori aberastu dute.


    Kirola eta Prebentzioa

    • Belaontzi itsasketan hasteko saioak: 12 saio proposatuak zaizkie Marinela eta San Mixel ikastetxeetako lehen mailako 5. urtekoei, irail, urri, maiatz eta ekainean, belaontzi itsasketa ingurumen akuilagarrian eta gogo pizgarrian ezagutarazteko gisan.
    • Bizikletaz ibiltzen jakin: irailetik urrira, ama eskolako 3. urtea eta lehen mailako 5. urtearen arteko ikasleek programa hori segitu dute, hiritzaintzaren esku hartzeek osaturik. Lehen mailako 4. eta 5. urtekoek APER (Errepideari buruzko Lehen Heziketa Agiria) azterketa eginen dute, bigarren mailan bizikletaz bakarrik ibiltzeko oinarrizko urratsa. 

    • Igeriketa klaseak: 3. urtea eta lehen mailako 5. urtearen arteko ikasleentzat, 10 saio urtean, 3. ziklo bukaeran uretan ibiltzeko gaitasun agiria lortzeko helburuarekin.

    Zientzia- eta Teknika-Kultura

    • Ongi jateari buruzko heziketa: lehen mailako ikasleek Lurrama azokan parte hartu dute azaroaren 7an, “Bihar ere laborari” gaiari eskainia.    
    • Sagarrari eskainiriko oda: irail-urrian, ikastalde batek Hendaiako Abadia gaztelu-behatokiko sagardia ezagutu dute, sagarrak bilduz eta sagar zukua eginez, Euskal Itsasbazterreko IEZIren ardurapean.  
    • Ingurumenari buruzko heziketa proiektuak: Euskal Itsasbazterreko IEZIk proposaturik, jarduera horiek itsasoko eta lurreko bioaniztasuna, mikroaberedia edota sagar aldaera zaharrak aipatzen dituzte. Ama eskolako eta lehen mailako talde guziei irekiak zaizkie, urte osoan zehar.