Eltxo tigrea inbaditzaileenak diren munduko 10 espezieetatik bat da, gizakiarentzat trabagarria delakoan: hatza sortzeaz gain, zenbait birus garraiatzen ditu, hala nola Denge sukarra, Chikungunya edota Zika.
Edozein lekutan laketzen bada ere, gizakia bizi den guneak nahiago ditu, nola hirian hala baserrialdean.
Bere bizitza osoan zehar guti mugitzen da, hegaldaka ibiltzeko nahiko traketsa delako: sortu den lekutik 150 metroko ingurumenean dabil.
Horregatik, eltxo tigre bat ikusten baduzu zure etxean, horrek erran nahi du bertan sortu dela: zure balkoian, zure baratzean edo zure auzokoaren etxean.
Ondorioz, ohitura egokiak etxean bertan hartzea garrantzitsua da, eta, dinamika denen artekoa baldin bada, auzotegiko, hiriko biztanle guzien artean eramana, emaitza onak lor daitezke.
Eltxoen ugalketan eta errunaldian ezin bada eraginik izan, arroltzeen garapenean eragin daiteke. Arroltzeak ura hunkitzearekin baizik ez dira garatzen, 6 egunen epean, udaberri hastapenean.
Hara zergatik eltxo tigreek ura eduki dezaketen ontzietan errun ohi duten: loreontzi azpiko platertxoetan, gurpil andeatuetan, jostailuetan, baratzeko altzarietan, artatuak ez diren igerilekuetan, kanpoko estalkietan, etab.
Ur geldiak baztertuz, arroltzeen garapena traba daiteke.
Informazio kanpaina bat Ziburun
Marmutxa kaltegarri honen aurka hobeki borrokatzeko xedez, hiriak informazio eta trukaketa une batzuetara gomitatzen zaituzte erakusketa ibiltari baten inguruan.
Hitzorduak:
- Apirilaren 10ean, 16:00-18:00 Sardara gelan
- Apirilaren 16an, 16:00-18:00 herriko etxean
- Apirilaren 24an eta maiatzaren 14an, 16:30-18:00 Marinela eskolan
Teknikari bat hor izanen da gai honi buruzko galdera orori erantzuteko eta hartu beharreko ohitura onak emateko. - Erakusketa libreki ere ikusteko aukera izanen da herriko etxean, apirilaren 15etik 19ra, ohiko ordutegian (8:15-12:00 eta 13:15-17:00).
Eta eltxoak hiltzeko ekintzak?
Eskualdeko osasun agentziak baizik ez du halako ekintzak baimentzeko eskumena, soilik denge sukarra, Zika edo Chikungunya kasuak agertu direlarik, ikerketa epidemiologiko bat eraman ondoren eta kutsatutako pertsonaren inguruko eremu oso mugatuan (200m).
Eltxo tigreak eta haiek sortutako kalteak garaitzeko ez dira nahikoak soilik eltxo helduak hiltzen dituztelako; arroltze edo larben gainean eraginik ez dute.
Gainera, halako tratamenduak gehiegitan erabiltzearekin, eltxoek erabilitako molekulei ihardukitzeko gaitasuna gara dezakete. Tratamenduek eraginkortasun osoa galduko lukete izurrite baten kasuan.