Eltxo tigrearen aurkako borroka: esperimentazioa Miguelenia-Caparocenia inguruan

Sailak/Tags
    raz

    Hainbat herritarrek, eltxo tigreen aurka borrokatzeko deiturik, Ziburu herriak esperimentazioa abiatu du  Miguelenia-Caparocenia auzotegian, Oihan-Alde auzotegiko batzordearekin lankidetzan. Horretarako, ehun bat zepo banatzen die, baratzearekiko etxez osatu pabilioi auzotegi honetako biztanleei.  

    Eltxo tigrearen aurkako borroka: indar kolektiboa

    Biziki deserosoa eta eritasun ekarlea den eltxo tigrearen presentzia handia da Pirinio Atlantikoetan 2015az geroz, eta azkarki hedatzen da urtetik urtera. Herritarrek erregularki dei egiten die kolektibitateei, gaitz honi erantzunak ekar diezaizkioten. 

    Norbanakoek baliabide guti baldin badituzte ere, izari handiko aterabideak konplexuak dira, eltxo-hiltze kanpainak, Eskualdeko Osasun Agentziak bakarrik abiarazten ahal dituena, ez dira hain eraginkorrak eta ondorioak dituzte gizakiengan. 

    Horregatik du ziburutar herriko etxeak erabaki Miguelenia, auzotegi baten neurriko esperimentazioa burutzea, guzien borondate ona eskatuz indar kolektiboa egiteko. 

    Jakin behar da eltxo tigreak bi ezaugarrri nagusi dituela:

    • Ez du distantzia handirik kurritzen: haren sorlekutik 150 metroko hedadurakoa bakarrik;
    • Lehortzea ez zaio gustatzen eta ura beharrezkoa du ugaltzeko. 

    Honetaz jabeturik, publiko zabalari zuzendu « Ura mozt iezaiozue eltxo tigreari » mezu nagusia duen hiriaren izariko ohartzeko kanpaina abiatu du, alde batetik,  eta, aldi berean, zepoak zabalduko ditu emeak erakarriz, arroltz errutzea saihesteko.

    Miguelenia, auzotegi egokia

    Miguelenia-Caparocenia auzotegia egokia zaio esperimentazio honi: baratzeekiko etxe indibidualez, igeritokiekin ala ez, osatua da. Eremua horrela zehaztua izan da, Maréchal Leclerc, Oihan Alde eta Pierre Bouvet de Thèze etorbideen barnean moldatu hirukiaren baitan.

    100 zepo banaturik

    Hunkituak diren herritarrei, gutunez, Marinela eskolan, maiatzaren 16an iragan den bilkura publiko batera etortzeko gomita igorria izan zaie, norberak bere etxean jarrera onak har ditzan, ur geldiak mugatuz eta emeen errutzea saihestuz.

    Eskualdeko Osasun Agentziak baliodun egin ehun bat BG-GAT zepoak banatzen ari gara urrats horretan parte hartu nahi duten Migueleniako herritarrei, eta kantitatezko jarraipen bat burutua izanen da eltxo tigreen kopuruaz uda garaian. Entsegu garaiaren ondotik (urria-azaroa), bilan bat egina izanen da herritarrekin urrats hau egokia denez egiaztatzeko, erran nahi baita ondorio txarren apaltze batez ohartu diren auzotegian. 

    Publiko zabalari zuzendu informazio kanpaina

    Honekin batera, informazio kanpaina bat hedatua izan da publiko zabalarengan, informazio berezi baten bitartez herriko aldizkarian, baina baita eltxo tigreari eskaini erakusketa ibiltari baten bitartez (Marinela eskola, Sardara Gela, herriko etxea, hilabete bateko garaian).