martxoaren 30ean: Récollets - Errekoletoak gunearen irekitzea

Sailak/Tags
    raz

    Arkitektura eta ondarearen interpretazio zentroak bere ateak berriz irekiko ditu martxoaren 30etik goiti!

    Arte eta Historia Hiriak eramanik, Les Récollets – Errekoletoak Arkitektura eta Ondarearen Interpretazio Zentroak (AOIZ) atsegin handiz errezibituko zaituzte datorren martxoaren 30etik aitzina, 2024ko azaroaren 2a arte. Donibane Lohizune eta Ziburuko badia ulertzeko gakoak emanen dizkizue, erakusketa ibilbide jostagarri baten bidez, eta 1 000 m2 baino gehiagoko gune historikoari esker.

    Denendako programazio bat

    Arte eta Historia Hiriak hirian egiten dituen bitartekaritza uneak segitzen ditu eta programazio berri bat abian ezarriko du AOIZaren galtzarrean, publiko zabalari zuzendua:

    • Bisita gidatuak eta antzeztuak, Kultur ministerioak baimendutako hizlarien eskutik
    • Hitzaldi zikloak
    • "Berregin, obrei buruz" erakusketa
    • Arte arloko lanbideen topaketak
    • Estanparen besta
    • "Denak hondartzara" udako erakusketa
    • Frantziako egunak
    • Eskola- eta familia-tailerrak

    Argibide praktikoak

    2024ko ordutegia

    Sasoiz kanpo: martxoaren 30etik ekainaren 29ra eta irailaren 3tik azaroaren 2ra

    • Asteartetik asteartera: 14:00 - 18:00
    • Larunbata: 10:00 – 13:00 / 14:00 – 18:00

    Uztailean eta agorrilean:

    Asteartetik igandera: 10:00 – 18:00

    PREZIOAK

    Bakarkakoak:

    • Prezio osokoa: 4€
    • Prezio apaldua: 2€
    • Ikasleak / Langabeak / RSA

    Urririk:

    • Hilabeteko lehen igandea 
    • 18 urtez pekoak
    • Hizlariak / Icomos txartela

    Taldeak (15 lagunetatik gora) :

    • 3€ lagun bakoitz

    Oharra: sartzeko azken aukera gunea hetsi baino 30 minutu lehenago