Martxoaren 16ko kontseiluaren berri

Sailak/Tags
    raz

    2023ko martxoaren 16ko hiriko kontseiluan aipatutako puntu nagusiak: 

    • Inklusioa eta urritasunaren bidez bizi ingurumena hobetzeko inbestimenduak barne hartzen dituen 2023ko aurrekontua onartzea;
    • Tokiko elkarteei esleitutako diru laguntzak;
    • Plaza, terraza eta aparkatze eskubideen prezioen bilakaera;
    • Helbideratze lanaren esparruan, bideak izendatzeko proposamenak onartzea. 

    Bizi ingurumena hobetzea inklusioa eta urritasunaren bidez

    Kontu norabideen eztabaidaren denboran proposatua izan denaren arabera, zinegotziek inklusioari eta urritasun energetikoari leku handia egiten dion aurrekontua onartzea erabaki dute, bizi ingurumena hobetzeko xedez. 

    Funtzionamenduaren aldetik, zinegotziek soldata masa menperatzeko abiatutako indarrak segitzen dituzte, agenteen indize puntuaren bilakaera kontuan hartzeko, garestia baina beharrezkoa delarik. 

    Zergei dagokienez, zinegotziek 2022ko tasa mantentzea erabaki dute. 2023ko Finantza legeak oinarrizkoen %7,1eko emendatzea aurreikusten du, nehoiz ikusi gabeko inflazio testuinguru batean, besteak beste energiaren eta lehengaien kostuaren emendatze handiarengatik. 

    Inklusioa azkartzeko inbestimenduak

    Inbestimenduei dagokienez, bi egitasmo nagusi eramanak dira inklusioa azkartzeko: 

    • Mediaketa zaharberritzea, erakargarriagoa, ikusgarriagoa eta biziagoa izan dadin; 
    • Altxagailu bat ezartzea elbarrituak elizara hel daitezen.

    Bizi ingurumena hobetzea

    Bizi ingurumena hobetzeari dagokionez, zinegotziek hiri-antolaketari, aparkatzeari eta zirkulazioari dagozkien ikerketak jarraitzen dituzte, hiri barnean zirkulazioa baretzeko eta mugikortasun aktiboak bultzatzeko. Kirol Zelaiko elkarte lokal berrira heltzeko lanak urte hondarrean hasiko dira, Abeberry etorbideko bide obrekin batera. Larrun etorbideko obren azken urratsa udaberri bukaeran amaituko da.


    Energia faktura arintzea eta ur baliabidea zaintzea

    Azkenik, zinegotziek energia zorrak murrizteko indarrak areagotu nahi dituzte eta uraren kontsumoa murriztu, datorren udari begira, idorra eta beroa izanen dela iragartzen dutelarik: 

    • Eraikin publikoen zaharberritze energetikoko programa bat abiatzea kontsumoa murrizteko eta prezioen bilakaera menperatzeko;
    • LED plana areagotzea hiriko argiak LED sistemarekin ordezkatzeko, energia gutiago kontsumitzen dutelakoan; 
    • Bi haize-errota ezartzea hiriko ibilgailu elektrikoak argindarrez hornitzeko; 
    • Euri urak eskuratzeko dupa bat sortzea, hiriko berdeguneak ureztatzeko eta karrika garbigailuak hornitzeko. 

    Elkarteei esleitutako diru laguntzak 

    Hiriak elkarteei zuzendutako zuzkidura orokorra mantentzea erabaki du, hots, 140 000€ko dirutza orotara. Horietarik 130 600€ ordainduak izan zaizkie 70 elkarte eta elkarte proiektuei hiriko kontseilu honen denboran.


    Plaza, terraza eta aparkatze eskubideen prezioen bilakaera

    Hiriko kontuei eragiten dien inflazioari jarraikitzeko, zinegotziek ondoko bilakaerak erabaki dituzte, hiriko inbestimenduak mantentzeko bidea emanen dutelarik: 

    • Ziburutarren hondartzako aparkalekua hiri barneko eremuari lotzea, lehenago hondartzetako eremuari lotua zelarik, prezio aplikagarriarekin bat egiteko xedez.
    • Hondartzetako eremuaren prezioak emendatzea;
    • Aparkatze-ondoko prezio finkoa emendatzea, 27€tik 30€tara.

    Halaber, bizkortasun bat atxikitzeko eta hamar urte guziz emendatze bortitz bat ez izateko, zinegotziek plaza, bide eta terraza eskubideen bilakaera bozkatu dute. Zentzuzkoa izateko xedea du emendatze honek, eta mailakatua: +%4, 2018ko prezioen aldean, aldatu gabeak onartuak izan zirenetik. 

    Neurri hori saltegietako ordezkariei aurkeztua izan zitzaien aitzinetik eta nehor ez zen kontra agertu eragin guti izanen baitu saltegietako kontuen gainean. 


    Bide izen berriak helbideratzea hobetzeko 

    Azkenik, zinegotziek hirigintza batzordean apailatutako proposamenak onartu dituzte gaizki izendatutako bideei izen berriak emateko: bikoiztuak, gaizki idatziak, jarraipenik gabe, zentzurik gabe... Euskal Hirigune Elkargoaren gerizan eramandako urrats honen helburua da: 

    • Posta eta banaketa zerbitzuen eraginkortasuna hobetzea;
    • Sute eta sokorri zerbitzuei heltzeko bidea hobetzea;
    • Etxeen identifikazioa hobetzea, hirian abiadura oso handiko Internet zerbitzu sarearen garapenaren esparruan.

    Horretarako, arreta berezia ezarria izan da tokiko toponimian eta etxe izenen atxikitzean. Orain, hiriko zerbitzuek zenbakitze lan bat eraman behar dute, eta ondotik, herritarrei zuzendutako informazio kanpaina zabal bat.